Osagaiak
- 2 pakete galleta karratu
- Postretarako txokolate tableta bat
- Natillak egiteko hauts zorro bat (“Flanin” modukoa)
- Litro 1 olo esne (pixkat gorde galletak bustitzeko)
- Anis edaria (galletak bustitzeko)
Prozedura
- Txokolatea urtu (mikrouhinean 20 segundoka edo maria bainuan)
- Natilla-hautsen argibideak jarraituz, egin nahasketa olo esnearekin egosita (gorde esne pixkat galletak bustitzeko)
- Ontzi batean olo esnea eta anisa nahastu eta bertan busti galletak, 10 segunduz edo. Esne eta anisaren proportzioak nahieran.
- Natillen erdia txokolatearekin nahastu, txokolatedun natilla bat lortzeko. Beste erdia bere hortan utzi.
- Erretilu edo molde batean tarta geruzaka osatu:
galletak-natilla-galletak-txokolatea-galletak… - Azken geruza txokolatez estali. Alboak ere txokolatez estali.
- Nahi bezala apaindu!
Onein!
You must log in or # to comment.