Landare eta onddoz egindako errezetak partekatzeko komunitatea, baita gomendio eta esperientziak zabaltzeko ere
Arauak
- Tratatu besteak errespetuz
- Ez partekatu animali jatorrizko osagaiak (haragia, esnekiak, arrautzak, eztia…) dituzten errezetak
Ez badakizu nola moldatu errezeta bat, sortu bidalketa bat laguntza eskatzen :)
Errezetak
- 0 users online
- 1 user / day
- 1 user / week
- 1 user / month
- 1 user / 6 months
- 20 subscribers
- 11 Posts
- 15 Comments
- Modlog
Egin dugu!
Igandea denez etxean genuenarekin moldatu gara: behi esnea, begetala beharrean; azukrea panela, eta bi katilu bakarrik; txokolate pipitak ere gehitu ditugu.
Ontzi txikiak 20-25 minututan prest zeuden. Erabili behar izan dugun ontzi handiak (atera sartu pare batekin mareatu dugu…) ia 40 minutu eman ditu labean azkenean.
Egia esan harritu egin gara zeinen azkar prestatzen den. Gosaldu aurretik lihoa uretan jarri dugu. Gosaldu ondoren osagaiak elkartu eta labean sartuta uzteko 25 minutu bakarrik behar izan dugu.
Eskerrik asko! Igande goizerako plan gomendagarria!
<3 !!
Ze itxura goxua! Asko pozteit errezeta zabaltzea ta gustoko izatea :)
Txokolate-pipitena ideia bikaina
Eta 20 minutu beratzen utzi, eta loditutako ura erabiltzen da, haziak kenduta? Ondo dago jakitea!
Nik haziak ere erabilita in det beti :)
Haziak ez dia batere desatseginak ahoan; gañea kakarazleak dia jijiji
Beste aukera bat hasieratik haziak txikitu ta hauts bihurtzea da, gero ura gehitu ta hazirik ez aurkitzeko salda hortan.
Errezeta landua alajaina. Eskerrik asko!
Eta goxua! Lehengoan arrautza ordez, janari gozoetako, liho salda hoi oso aproposa dala jakin genun etxian ta amaman errezeta hartu ta moldatu genun, bikaina!