Osagaiak
- 170 gr azukre
- 80 ml ur + 2 koilarakada liho hazi
- 40 gr laranja-lore-ur
- 50 gr laranja zuku
- 130 gr olo esne
- 60 gr ekilore olio
- 580 gr indar-irin
- Gatza
- Laranja eta limoi azala
- 25 gr legami
Apaindurarentzako:
- Fruta azukreztatuak
- Agabe-ziropa eta ura
- Azukrea, ura eta laranja-lore-ura
- Almendra txikitua
Prozedura
Errezeta honetan etxean ditugun sukalde gailu elektrifikatuak erabili ditugu, beraz antzeko moduan egin beharko litzake haiek gabe, eskuz bada ere
- Utzi liho-haziak 80 ml ur epeletan 30 minutuz beratzen, ura loditu arte
- Moztu laranja baten eta limoi erdi baten azala zati txikitan, birringailurik gabe
- Sukaldeko robotean, elkartu laranja- eta limoi-azalak eta 170 gr azukre, eta txikitu robotaren labanekin
- Ogi-makinan, gehitu osagai likidoak eta azukrea zitriko-azalekin. Gehitu gatza, irina eta legamia; azken hau denaren *gainetik eta gatzetik urrun
- Ogi makinan, 6. programarekin 110 minutuz oratu
- Orea ogi-makinatik atera, gainazala irineztatu eta oratu eskuz irina gehituz
- Erroskoari forma eman eta figuratxoa sartu
- Erroskoa labe-erretiluan jarri labe-paper baten gainean
- Fruta azukreztatuekin apaindu
- Utzi orea 40 minutuz altxatzen
- Agabe-ziropa eta ur nahasketaz pintatu
- Apaindu ur eta laranja-lore-urez umeldutako azukrez
- Apaindu almendra txikituz
- Berotu labea 190ºC-tan, haizagailu+txapa funtzioaz
- 17 minutuz laberatu
On egin
You must log in or # to comment.