Komunitate honen berri izan nuenean duela denbora pixka bat irakurri nuen kontu bat etorri zitzaidan burura: zibilizazioaren kolapsoaren ondoren hondakinetatik bildutako mikro-kontrolatzaileak programatu ahal izateko Collapse OS izeneko sistema eragilea eta tresna/dokumentazio multzoa. Proiektua bera eta webgunean dauden azalpenak oso interesgarriak iruditzen zaizkit.

  • @jimakkerM
    link
    12 years ago

    Oso interesgarria. Traste zaharrak bota ordez gorde beharko genituzke?