Ni baino 20 urte gazteagoa den maitalea dut. Zoragarria zait bere gorputz liraina nirearen gainean zaldika ikustea; zoragarria, baita ere, harentzat ni bezalako gizon heldu bat erakargarri izatea. Egoarentzat bikaina, inondik ere!
Halere, azkenaldian lanpetuta eta bestelako kezkekin nabilela, ez dut sexurako betarik. Berak ordea, sumendia du hanka artean eta hura itzaliko duen suhiltzailea behar.
Puntu honetan, mila bider bedeinkatzen dut polimaitasunaren kontu hau. Izan ere, ni bizpahirurekin nabilen bezala, bera ere hiruzpalaurekin dabil. Eta gure mezu adeitsuen artean, besteekin ditugun “jugadak” ere komentatzen ditugu (jelosiarik ez), eta ni pozik nago neuk eman ezin diodana besteengan aurkitzen duelako. Ez bainuke nahi hura nire zain egotea, hau presioa!
Gainera, gauza xelebrea deskubritu dut. Besteekin larrutan irudikatzeak asko berotzen nauela!
Entzuna dut, jende edadetuak “voyeur” izateko zaletasuna garatzen duela. Gorputzak erantzuten ez duelako zela imajinatzen nuen, baina agian ez da hori bakarrik izango. Pornoaren industrian ere, “cuckold” genero oso bat badago, zerbaitengatik izango da…
oso gaizki ikusia izan dia horrelako erlazioak bai, baino gero hor dao Espainiako errege kuttun izandakoa, neska gazteez inguratua, “propinatxoak” ematen… adibide famatua da baino konfirma dezaket afizio oso zabaldua dala baina tabu bezala ikusia dao oaindikan ta isilpean eamatea normalen… amorrugarria da beti gizartearen “normaltasun” horretatik at dagoen edozein kasu bazpa gaitzesten da zuk diozun bezela, aurretik ulertzen saiatu gabe, oiii besteen bizitzak ez baligute axola hobe biziko ginake!! nahiz ta egia den badaudela zahar asko oso toxikoak ta min asko iteutenak gazteei, Cervantesek zioen bezela: “ez dago gaiztoa den zaharrik, urkara eramaten zaituena baizik”.
ta konfirma diezazuket, beste polotikan ere entzun beharrekoak, plazerra edozein adinekokin partekatu nahi izateagatikan, inoiz dirua eskatu gabe, gozatzearren soilik: txapero, asaltasilos, a trabajar a las eskinas… pfff bai zaharrak ta gaztek, nik beti pentsatzet eztia etzala astoan ahorako in!!