Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu.
Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu:
Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!
Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa
Tutorial labur honek Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak bistaratzeko erabil daitekeen prozesua azaltzen du. Lehenik eta behin, Wikidatan dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu behar da. Orduan, adierazpenak atalaren amaieran + gehitu adierazpena esteka sakatu. Mastodon helbidea bilatu eta klik egin eta dagokion Mastodoneko helbidea idatzi eta sakatu argitaratu. Hau egin ondoren, Wikipediako dagokion orrira joaten bagara, Mastodoneko kontuaren ikonoa infotaularen amaieran agertzen dela ikusi ahal izango dugu.