Fedilab izeneko aplikazio librea hainbat proiekturekin bateragarria da: Mastodon, Pleroma, Pixelfed, Peertube, GNU Social eta Friendica.

Fedilab aplikazioa hemen lor daiteke besteak beste:

Aplikazio harrigarri honek Mastodon eta Pleroma kudeatzen omen ditu hobekien, baina azkenaldian PixelFed euskarria nabarmen hobetu du. Nik nire Mastodon (mikrobloga), PixelFed (argazkiak) eta Peertube (bideoak) kontuak aplikazio honetatik kudeatzen ditut eta benetan aipatzeko modukoa iruditzen zait. Imajinatu, Twitter, Instagram eta Youtube libreak izango balira, euskarazko interfazea izango balute eta beraien artean bateragarrian izango balira. Ba hori da fedibertsoko egunerokoa! Gauzak izan beharko liratekeen bezala direla sentitzen dut, eroso sentitzen naiz eta korporazio erraldoien algoritmoetan arrapatuta dauden asko iraultza txiki honetara batzea nahi nuke. Badakit ez dela erraza ohiturak aldatzea baina aldaketa honek merezi duela uste dut, sarearen bidez era osasungarriagoan sozializatzeko erak daudela ikusten dut eta bide horretan Fedilab urratsa ematen lagun dezakeela bururatzen zait interfaze sinple eta bakarrarekin gauza asko egitea ahalbidetzen duelako. Animatu probatzera!

Orain Fedilab aplikazioaren pantaila-argazki bat utziko dut hemen, irudiak prestatzeko eta argitaratzeko orduan hainbat aukera dituela erakusteko:

Fedilaben iruzkinak marra urdin horrekin ikusten dira, berdin du zein proiektukoak diren (Mastodon, Pleroma, PixelFed, Friendica…) eta botoi berdinak erabiltzen dituzu proiektu guztietan:

Horrela, instantzia desberdinetan kontuak kudeatzea erosoagoa dela iruditzen zait. Software librearen esparruan ohikoa den aukera zaparradaren aurrean, kontzentrazio eta estandarizazio lan hau onuragarria izan daiteke, batez ere hasiberrientzat. Zer iruditzen zaizu?

  • Joseba
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Ea probatzen dudan, interesgarria dirudi. Mila esker informazioagatik!!

  • mikelgsA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Oso-oso gomendagarria Fedilab, bai!! Orain arte ez nuen probatu argazkiak editatzeko aukera eta interesgarria!!

    @mikelgs@pixelfed.eus https://pixelfed.eus/p/mikelgs/264494368541511680

    Fedilab aplikazioarekin edizio aukera gehiago daude antza, PixelDroid erabiliz baino. Gainera oso erosoa da Mastodon (edo beste) kontu gehiago logeatuta izan nahi badituzu aplikazio berean.

  • TxopiOPMA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    2 years ago

    Fedilab aplikazioan denbora-lerroak nola antolatu azaltzen duen bideoa prestatu du @mikelgs-ek: https://peertube.eus/w/eWAjxuZXc9viC24gJS74xT

    Amaieran zure instantzia ez den edozeinetako denbora-lerro lokala aplikaziotik bertatik nola ikusi azaltzen du. Oso erabilgarria! Beste aukera bat nabigatzailearekin Mastodon hori bisitatzea da, URLan “/public/local” gehituta. Bideoko adibidea jarraituz hona: https://mastodon.social/public/local