Gaur ikasi dut otordu hitzaren jatorria ot- (< ogi ) + ordu dela.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=es&id=71102
Testuingurua: https://mastodon.eus/@aldatsa/110079459935958411
Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.
Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.
Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, “badirudi…” “imaginatzen hau datorrela…” bezalakoak erabili.
Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!
PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.
@aldatsa Uoooo! Ederra! Gainera, zure tutari esker ikasi dut Bizkaian ‘zauta’ esaten zaiola/zitzaiola. Bizkaitarra izanda ere, oturuntza baino ez dut ezagutu/erabili, baina ikusi dudanean ez dagoela mendebaldeko iturri kanonikoen artean jasota (tira, eta apur bat Orotarikoarekin dudan bizioari men eginda…), begiratzen jarri eta txoooootx: beste oparitxo bat!