Gaur zalantza sortu zait, berriro, ea ordenagailu eramangarria etxean daukadan bitartean argindarrera konektatuta egoteak, haren bateriaren osasuna hobetuko duen.
Galdera da: hobe da bateria beteta mantentzea edo bete-agortuka ibiltzea?
Noizbait irakurri nuen gaurko bateriekin ez dela beharrezkoa guztiz agortzea… Baina ez nago ziur, beharbada bateria motaren inguruko zerbait zen, edo mugikorren bateriei buruzkoa.
Lit-Ion motakoak suposatzen da ez direla hondatzen beti entxufatuta izanda. Beste gauza bat da nik sinisten dudan edo ez. Galdetuko bazenit, ezetz erantzungo nuke. Nola, bateria lehenago agortu eta beste ordenagailu bat behar izateko aukera hau galduko dutela uste duzu? Gehiago irauten duten bateriak? Inoiz puskatzen ez diren bonbilak? Ba hori. Nire ustetan hemendik zenbait urtetara ikerketa batek ondorioztatuko du hain zuzen bateriaren osasuna bai okertzen dela beti konektatuta izanda, baina hori ez dakit inoiz gertatuko den eta baliteke bakarrik konspirazio moduan gelditzea. Espekulazioa hain zuzen.
Azken batean gizakiak gara eta aldaketak oso oso mantxo eragiten badizkigute, ezin gara ohartu gertatzen denaz.