7

Abenduaren 5ean goizeko 11:30ean webgune honetako sortzaileetako bi Durangoko Azokan izango gara fedibertsoa zer den azaltzen eta euskal sortzaileek nola baliatu dezaketen gure ikuspegia ematen.

Honela laburbildu dugu gure ekarpentxoa Kabiako egitaraura:

Zer da fedibertsoa eta zer eskaini diezaieke euskal sortzaileei?

Modan dauden sare sozialek argi-ilunak dituzte. Fedibertsoa osatzen duten sare sozial modernoek gabezia horiek konpontzera datoz. Euskarak eta euskal kulturak dagoeneko beraien lekua irabazi dute unibertso federatu honetan. Ezagutu ditzagun euskal sortzaileek eskura dituzten aukera berritzaile batzuk.

Areto nagusian izango da ekitaldia eta sarrera Landako guneko kanpoaldetik egiten denez, sarrera irekia izango da (lekua bete arte):

Internet bidez ere jarraitu ahal izango da 11:30 eta 12:00 bitartean Durangoko Azokako webguneko hasiera orrialdean.

Bihar arte, @Txopi@lemmy.ml eta @Porru@lemmy.eus .

OHARRA: aurrerago hitzaldiaren grabaketa ikusgai izango omen da eta hemen estekatuko dugu.

@Txopi
mod
admin
creator
link
fedilink
2urte bat

Hitzaldian erabilitako aurkezpena ere eskuragarri dago: https://ikusimakusi.eus/2021/fedibertsoa-durangon/

@GorkaAzk@lemmy.eus-eri esker fedibertsoak orain artikulu bat du euskarazko Wikipedian! https://eu.wikipedia.org/wiki/Fedibertso

@Porru
admin
link
fedilink
3urte bat

Hemen ikusentzungai hitzaldiaren grabazioa: https://kolektiva.media/w/6zG3J9bf8UmLJVUtJxMEKV

Fedibertsoa
!fedibertsoa
Create a post

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 2 users / month
  • 6 users / 6 months
  • 51 subscribers
  • 78 Posts
  • 100 Comments
  • Modlog