Dan, Pixelfed-eko garatzailea, udaberritik ari da Pixelfed-en taldeak garatzen eta bere Mastodoneko kontuan aurrerapenak partekatzen ditu. Pixelfed eta Instagram antzekoak omen dira, baina taldeen funtzionalitate hau Facebooken inspiratuta sortu du. Talde pribatuak eta publikoak egongo dira laster erabilgarri eta oraindik probatzeko goizegi bada ere, beraien erabilera irudi hauetan kuxkuxeatu daiteke:
Gai honi buruzko informazio gehiago:
Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!
Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa