Orain hitza nondik zetorren ez nion inoiz galdetu neure buruari, baina euskaraz oso ondo ez dakien lagun batek aurrekoan mezu bat bidali zidan eta āhorainā idatzi zuen⦠Ostras! Gaztelaniazko hora, ahora⦠hitz horiekin lotuta egotea logikoa litzateke, ezta?
Mastodonen galdetu nuen (hemen) eta erantzun ederra jaso nuen!
āEHHEn latinezko āhoraā aipatzen dute jatorri probabletzat, erromantzezko aldaera batetik heldua datekeela baztertu gabe.ā
Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.
Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.
Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, ābadirudiā¦ā āimaginatzen hau datorrelaā¦ā bezalakoak erabili.
Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!
PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.