Orain hitza nondik zetorren ez nion inoiz galdetu neure buruari, baina euskaraz oso ondo ez dakien lagun batek aurrekoan mezu bat bidali zidan eta “horain” idatzi zuen… Ostras! Gaztelaniazko hora, ahora… hitz horiekin lotuta egotea logikoa litzateke, ezta?

Mastodonen galdetu nuen (hemen) eta erantzun ederra jaso nuen!

“EHHEn latinezko “hora” aipatzen dute jatorri probabletzat, erromantzezko aldaera batetik heldua datekeela baztertu gabe.”