- cross-posted to:
- informatikariak
- informatikariak
- cross-posted to:
- informatikariak
- informatikariak
Nola eguneratu
Hasieratik:
ssh -i gakoa ubuntu@helbidea
Docker irudiak ikusi:
docker images
REPOSITORY TAG IMAGE ID CREATED SIZE
matrixdotorg/synapse latest bdeea354bb5a 9 days ago 335MB
Edo antzeko zerbait ikusi beharko genuke. Eskuratu eguneraketa:
docker pull matrixdotorg/synapse:latest
Geldiarazi zaharkitutako kontainerra:
docker ps
-ri esker gelditu nahi dugun kontainerraren zenbakia lortuko dugu. a8872be36b0f kasu konkretu honetan, hori da gure [container-id]a.
docker stop [container_id]
geldiarazteko eta docker rm [container_id]
ezabatzeko.
Eta orain Synapse instalatzerakoan erabili genituen komandoak exekutatuko ditugu:
cd /opt/matrix/synapse
docker run -it --rm \ -v "/opt/matrix/synapse/data:/data" \ -e SYNAPSE_SERVER_NAME=nire-domeinua.eus \ -e SYNAPSE_REPORT_STATS=yes \ matrixdotorg/synapse generate
data/homeserver.yaml berrikusi dezakegu, baina ez litzateke aldaketarik egon beharko.
docker-compose up -d
Amaitzeko exekutatu docker ps
kontainerra martxan dagoela baieztatzeko.
Azken pausoa zaharkitutako irudia ezabatzea da:
docker images
REPOSITORY TAG IMAGE ID CREATED SIZE
matrixdotorg/synapse latest bdeea354bb5a 9 days ago 335MB
matrixdotorg/synapse 1.47.0 akfkwsoirtg32w 4 weeks ago 335MB
docker image rm image_id
Adi: ezabatu beharreko irudia latest ez diona da.
Beste ohar batzuk
Oraclek kreditu/debito txartel zenbakia eskatuko digu. Nik 6 hilabete inguru daramatzat eta ez didate ezer kobratu, mugen barruen nagoelako. 335 MB inguru erabili ditut epe honetan baina badakit jendeak zenbat lelokeria partekatzen dituen WhatsAppen <- horiek ez nituzke nire zerbitzarira gonbidatuko.
Gorago esan bezala, sistemaren baliabideak eskasak dira eta ez da ideia ona talde handietan parte hartzea. 500 partehartzaile baino gehiagoko taldeek gure zerbitzaria moteldu edota erabil ezin utziko dute. Eta muga hau ez da erabiltzaile bakoitzeko: zerbitzarian erregistratuta dauden erabiltzaile guztien batura federatua baizik.
Terminaleko leihoan gauza gehiegi baldin baditugu clear
erabili dezakegu leihoa garpitzeko.
Terminalean gaudela teklatuko goiko gezia sakatzen badugu, exekutatu genuen azken komandoa ekarriko du. Gezia sakatzen jarrai dezakegu komandoen historian atzera egiteko.
Fitxategia moldatu ondoren ctl+o sakatu eta ondoren intro aldaketak gordetzeko. ctl+x fitxategia ixteko.
Domeinu merke bat erosi baduzue, argi ibili datorren urtean prezioa izugarri garestitu daitekeelako. Erosterako orduan kontuan izan berrizteko prezioa, urtebete baino luzaroagoan mantendu nahi baduzue behintzat.
Badaude domeinuak debalde eskaintzen dituzten enpresak, baina nik ez ditut gomendatuko. Matrix.org erakundeak
- https://tld-list.com/ - find cheap domains, look at renewal fees also
- https://www.namecheap.com/promos/99-cent-domain-names/ - cheap first year
aipatzen ditu.
Gida honek luzea dirudien arren ez da oso konplexua eta bere horretan jarraituz gero ez litzateke arazorik egon beharko. Nik neuk bere garaian erabili nuen.