• 11 Posts
  • 9 Comments
Joined 3 years ago
cake
Cake day: December 31st, 2021

help-circle

  • otsokumetoPlazaLagun Ezkutua
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    1 year ago

    Gurean, urte askoren ondoren, egiteari utzi diogu.

    • Zozketa abenduaren 25ean egiten genuen eta askok mezua ezabatzen zuten; hurrengo gabonak ailegatzerakoan, ez zekiten nori egin behar zioten, edo okertzen ziren. Behin baino gehiagotan geratu da norbait opararik gabe.
    • Pertsona batek emakumezko guztiei opari bana egiten zien. Bere lagun ezkutua emakumea bazen, horrek opari bat jasotzen zuen, GAINONTZEKO EMAKUMEEK BEZALA. Amorratzen ninduen, ez nion zentzurik topatzen.
    • Batzuek beste opari batzuk ere sartzen zituzten zakuan (udako oporretan norbaiti erositako souvenirra, adibidez). Gutako batzuk gaua esku hutsik eta beste batzuk opari bat baino gehiagorekin amaitzen genuen.
    • Aurrekontua ez zen betetzen. Azkenean, lehenbailehen amaitzeko edozer ordaintzeko prest geunden. Alde handia zegoen opari batzuen eta besteen artean.
    • Norbere buruari oparia egin dionik ere egon da, ezer esan gabe
    • Oso zaila da urtean behin ikusten duzun pertsona bati oparia egitea

    En fin, pozten naizela egiteari utzi izana. Ea zuei hobeto doakizuen.





  • Nik ere Nexus 5 bat daukat, eta ezinezkoa da erabiltzea izugarri berotu eta bateria pare bat ordutan agortzen zaiolako. Bateria aldatzea pentsatu dut noiz edo noiz, baina iruzkinak irakurrita ez dirudi askorako balio duenik. Sekulako telefonoa izaten jarraitzen du ia 10 (!) urteko gailu honek, baina oraingo egoeran gutxirako balio dit.

    Egingo baduzu, konta ezazu emen zure esperientzia!






  • otsokumetoThai sukaldaritzaThai jatetxeak
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    2 years ago

    Bilbon badago Old Shanghai izeneko jatetxea (lehen beste izen bat zeukala uste dut), Ledesma kalean. Asiako janaria prestatzen dute, Thai barne. Ni bizpahiru aldiz egon naiz eta ez zait larregi gustatu, baina ez naiz pertsona aproposena ez zaidalako sukaldaritza asiarra gustatzen.