Google-ren ordezko bilatzaileei buruzko zalantzak.

  • @mikelgsOPA
    link
    1
    edit-2
    3 years ago

    Elkarrizketa hauek Software Libre Zalantzak txatean gertatu dira. Bertan parte hartzeko Matrix gela bilatu (#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus) edo Telegram gelara batu. Eta hementxe idazteko, Lemmy erabiltzen lehen aldia baduzu, Eman izena eta mezu honi erantzun.

    • Internet bilatzaile apropos ta eroso baten bila nabil. Oain arte /e/ proiektuan Spot erabiliet (spot.ecloud.global), baño oso mantxo dabil. Duckduckgo ez dakat gustoko kontu informatikoentzat ez danian. Startpage eztet oso gustoko bere atzekalde ideologiko/enpresarialangatik. Qwant antzeko. Searx edo Spot motorrak gustoko ditut. Gomendatuko hoi erabiltzeun eroson bat?
    • Searx-en instantzia hau gustoko dut trovu.komun.org, hemen instantzia gehiago agertzen dira https://librezale.eus/wiki/KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak#Ostalariak Nik Searx ez dut oso gustoko metabilatzailea delako (Spot Searx-en forka dela ikusi dut beraz ezta) eta horrek suposatzen du bilatzaile nagusiek ikustarazi nahi dutenaren menpe daudela (nahiz eta instantzia bakoitzak bere irizpidez iragazi suposatzen dut) eta bilatzaile nagusiek bilaketa terminoen estatistikak jasotzen jarraitzen dutela, nahiz eta anonimoak izan. Yacy bilatzailearen planteamendua gustokoago dut, P2P da. Honegatik ere zailegi egiten zitzaidan… hemendik Juanek search.nogafam.es aipatu zidanera arte. Geldoa izan daiteke eta emaitza asko faltan bota daitezke, baina googleen sesgoa (isuria?) guztiz ezabatua.
    • Bilatzailea aukeratzerako orduan nik garrantzia ematen diot euskaraz egoki bilatzeari. Zeinek egiten ditu bilaketa egokienak? Edo onargarrienak?
    • Askatasun, libertade eta abarren aldetik pobre, baina euskaraz itxuroso zebilen elebila (bing darabil atzean).
    • Bilaketetan elebila desagertu zen eta duck euskaraz ez dabil ondo. Momentuz google darabilt. Elebila berpizteko garaia?
    • http://elebila.elhuyar.eus/search_basic/ Telefonoan penagarri ikusten da, baina hor dago dena delako hori
    • Lehen aipaturiko http://search.nogafam.es ez du euskarazko aukerarik? Bere garaian ustet posible zela O:-)
    • Yandex alternatiba ere bada baina lematizazioarena ez du egiten. Elebila Bing-en oinarritzen da baina aspaldi ez dute berritu
    • @mikelgsOPA
      link
      1
      edit-2
      3 years ago

      e.foundation delakoaren (mugikorretarako e/OS sistema eragilea egiten dutenen) interneteko bilatzailea ere badago: https://esolutions.shop/

  • @iortega
    link
    13 years ago

    Jendeak gustuko du DuckDuckgo, baina google bezain txarra da, ezin baitugu bere iturri kodea ikusi. Google bezain handia balitz, jendeak ez luke ikuspuntu bera izango.

    Searx ondo dago, baina askotan google eta duckduckgoen oinarritzen da. Dependentzia sortzen duena.

    Gero ere Yacy ezagutzen dut. Javan egindako bilatzaile dezentralizatua dena. Baina gutxi erabiltzen denez, emaitza gutxi dauzka.