Kaixo talde! Beste galderatxo batzuekin nator aste hontan. Ea norbait erantzutera animatzen den!
-
Zein da zure sistemarik kuttunena? Oso gustura sentiarazten zaituen sistema hori, bi ideia hartuta partida bat egiteko aukera ematen dizuna, edo kanpaina luze bat harekin pasako zenuena.
-
Zergatik da sistema hori kuttuna zuretzat?
Ea, erakutsi zuen kartak! 😜 😉


Harritzen nau klasikorik ikusi ez izana orain arte. Hemen nire bi zentimoak.
BRP sistema (WHFRPG, Mythras edo Runequest bezalakoa): %-ko sistema sakrosantua. Niretzako oinarri sendoenak dituen sistema. Ehunekoa izanda, jokalariek segituan ulertzen dituzte zerbait egiteko probabilitateak. Pertsonaia orria ikustearekin nahikoa da jakiteko zertan zaren ona eta zertan ez. Egia da, gehienetan, simulazionismorantz eraman izan dutela baina, ez du zertan horrela izan behar. Partida heroikoak, misteriozkoak edo ikerkuntza modukoak egin daitezke, eta bere sinpletasuna dela eta, azpisistema, mekanika narratiboak (Pasioak, Harremanak, Egonkortasuna) edo gauza pulperoak (Botereak, borroka efektuak) jasan ditzake. Dudarik gabe nire gustokoena.
Shadowdark RPG: Orain dela gutxirarte DnD bezalakoak urtikaria sortzen zidaten. Nerabezaroan 3.5. edizioa probatu genuen eta 5.747 doteen zerrenda gure Vietnamean bihurtu zen. Baina OSR-ak argia ikusarazi dit. Sistema super sinplea, hilgarria eta oso abenturazalea. GudaMailu berriz egitekotan agian hauetako joko baten hack batekin egingo nuke (baino dagoeneko egin dute drivethrurpg.com/en/product/519807/shadows-of-empire ! 🤣 )