Harritzen nau klasikorik ikusi ez izana orain arte. Hemen nire bi zentimoak.
-
BRP sistema (WHFRPG, Mythras edo Runequest bezalakoa): %-ko sistema sakrosantua. Niretzako oinarri sendoenak dituen sistema. Ehunekoa izanda, jokalariek segituan ulertzen dituzte zerbait egiteko probabilitateak. Pertsonaia orria ikustearekin nahikoa da jakiteko zertan zaren ona eta zertan ez. Egia da, gehienetan, simulazionismorantz eraman izan dutela baina, ez du zertan horrela izan behar. Partida heroikoak, misteriozkoak edo ikerkuntza modukoak egin daitezke, eta bere sinpletasuna dela eta, azpisistema, mekanika narratiboak (Pasioak, Harremanak, Egonkortasuna) edo gauza pulperoak (Botereak, borroka efektuak) jasan ditzake. Dudarik gabe nire gustokoena.
-
Shadowdark RPG: Orain dela gutxirarte DnD bezalakoak urtikaria sortzen zidaten. Nerabezaroan 3.5. edizioa probatu genuen eta 5.747 doteen zerrenda gure Vietnamean bihurtu zen. Baina OSR-ak argia ikusarazi dit. Sistema super sinplea, hilgarria eta oso abenturazalea. GudaMailu berriz egitekotan agian hauetako joko baten hack batekin egingo nuke (baino dagoeneko egin dute drivethrurpg.com/en/product/519807/shadows-of-empire ! 🤣 )


Ba uste det bai geografikoki eta baita jolasteko moduan, rol jokoak bi martxa oso ezberdinetan mugitzen direla. Mundu anglosajoian bai ikusten dudala hau etorkizun hurbila bezala. Hemen, esango nuke jokalari gehienak oraindik mahai baten bueltan jolasten dugula (edo hori da nire pertzepzioa gutxienez!)
Bestalde, askotan, rol jokalari berriak ezagutzean, konturatu naiz zaletasun hau duten askok (edo gehienek, berriz ere Cibeles iturriaren arabera) sektore edo industriatik erabat at daudela. 2005ean Dnd 3.5 edizioa erosi zuten eta ordutik hona liburu berdinarekin ibili dira jolasean. Jende horri bost axola zaizkie RAAS, edizio berriak edo PBTA eta OSRen arteko eztabaidak.
Industria nik ustet baietz, horrerantz doala. AEBtan dudarik gabe eta hona ziur nago iritsiko dela. Orain, zaletasun bezala nik ustet jolasteko beste modu asko daudela eta hauek ez direla desagertuko.