Nola erabiltzen duzue? Aldatu da zure jokatzeko modua? (Nirea bai!)
Kaixo!! Nik egia esan ezer gutxi jolasten dut bideojokoekin! Mugikorrean zertxobait Shattered Pixelen eta xakean Lichessekin, baina atentzioa deitzen dit SteamDeck horiena. Zer dira bere garaiko GameBoy eta GameGear bezala, baina Steam jokoak jolasteko? Jokuak prestaturik daude bereziki hor jolasteko?
Eta… Zertan aldatu da jolasteko era? Agian orain uneoro eraman daitekeela? Uste duzu mugikorrak irits daitzekeela antzeko esperientzia eskaintzera?
A ze galdera zaparrada eta ze erantzun gutxi! :D
Kaixo! Bai, kontsola eramangarria da baina Linuxa darabilkien ordenagailua da berez 🤯 Nahikoa potentzia du ordenagailurako joko berri gehiengoak eta, zer esanik ez, aurreko urteetakoak jokatu ahal izateko. Gailua bera moldagarri xamarra da, konpondu daiteke, diskoa handitu eta honelako gauzatxoak egin.
Arrakastaren zati handiena Linuxen Windowserako diren jokoak erabili ahal izatea da, pasada bat. Jokoak ez dute gailurako prestatuta egon behar, baina integrazio pixka dutenak erosoago jolasten dira (letra tamaina…). Emuladoreak instalatu daitezke baita ere.
Oso erosoa da eta konturatu gabe hartzen diozu gustua… Nik dock bat dut pantaila handia eta sagu/teklatuarekin jolasteko, baina ia ez dut erabiltzen… SteamDecka sofan, terrazan, ohean, zutik… Egia da joko guztiak ez direla berdin eta batzurekin esperientzia agian ez da erosoena, baina…
Ez dut uste mugikorrak maila honetara iritsiko direnik oraingoz, baina kontsola eramangarrien merkatua biziberritu da eta nik uste ikusiko dugula gauza interesgarririk. Hor bai, AA-k ez txip guztiak bereganatzen 😭


