Kaixo, Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta etxean euskararik ez duten umeek zailtasunak dituzte “Zergatik?” galderari “…-lako” erantzun behar dela ulertzeko, edo hori egitea lortzeko.
Behin behineko soluzio moduan, erantzunean “Ze ez dut nahi” esateko eskatu nien ikasturte hasieran. Eta nahiko pozik nengoen, ondo barneratu eta elkarri gogorarazten diotelako modu hori. Gero pentsatu dut agian hobe zela “Zeren ez dut nahi” irakastea (egunen batean “zeren ez baitut nahi” zuzenagoa dela ikasiko dute agian). Baina, nire galdera zuentzako da: ondo iruditzen zaizue? “Ze…” ondo edo “zeren…” hobeto? Edo biak desegokiak?
PD: bururatu zait beste jarduera bat, animaliak lantzen ari garela eta, hau indartzeko. Animalia batzuen informazioa emango diet inprimatuta eta arbelean adibide hau: “Matxinsaltoa eta igela berdinak dira salto egiten dutelako. Baina desberdinak dira matxinsaltoak sei hanka dituelako”. Horrelako esaldiak idatzi beharko dituzte eta ohitzen hasiko dira egiturarekin. Baina, hala ere, ahozkoan aritzen direnerako interesatzen zait jakitea ea egoki ikusten duzuen “Ze…” / “Zeren…” hori eskatzea.
Eta beranduago berriz atera zen gaia https://mastodon.eus/@asphodelus/108511409570663095