Kaixo, Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta etxean euskararik ez duten umeek zailtasunak dituzte “Zergatik?” galderari “…-lako” erantzun behar dela ulertzeko, edo hori egitea lortzeko.

Behin behineko soluzio moduan, erantzunean “Ze ez dut nahi” esateko eskatu nien ikasturte hasieran. Eta nahiko pozik nengoen, ondo barneratu eta elkarri gogorarazten diotelako modu hori. Gero pentsatu dut agian hobe zela “Zeren ez dut nahi” irakastea (egunen batean “zeren ez baitut nahi” zuzenagoa dela ikasiko dute agian). Baina, nire galdera zuentzako da: ondo iruditzen zaizue? “Ze…” ondo edo “zeren…” hobeto? Edo biak desegokiak?

PD: bururatu zait beste jarduera bat, animaliak lantzen ari garela eta, hau indartzeko. Animalia batzuen informazioa emango diet inprimatuta eta arbelean adibide hau: “Matxinsaltoa eta igela berdinak dira salto egiten dutelako. Baina desberdinak dira matxinsaltoak sei hanka dituelako”. Horrelako esaldiak idatzi beharko dituzte eta ohitzen hasiko dira egiturarekin. Baina, hala ere, ahozkoan aritzen direnerako interesatzen zait jakitea ea egoki ikusten duzuen “Ze…” / “Zeren…” hori eskatzea.

  • iortega
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    3 years ago

    “Zeren eta ez dut nahi” gaizki dago?

    edo “Zeren ez dut nahi eta”?

  • Unx
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    3 years ago

    Eta “zeba” formaren erabilpen berria ere oso hedatua dago gazteen artean:

    • Atzo ez zinen etorri. Ze ba?
    • Zeba ez nuen aukerarik izan.
    • mikelgsOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      3 years ago

      Niri txikitan gaizki zegoela esaten zidaten ikastolan (Oiartzunen). Eta azalpenak logika bazuen. Galdetzean zeba (zergatik ba) esateak zentzua du. Baina erantzunean “zergatik ba…” arraroa da, ezta?

      Gasteizko ikasleei ez diet “zeba” eskainiko erantzunetarako. Baina bai, erabili ohi da Gipuzkoan (uste dut).

  • PorruA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    3 years ago

    “Ze” toki askotan erabiltzea, aspalditik. "Zeren"en laburdura edo da beraz. Ordun ondo ne ustez

    Bestela, tartekoa da “zen”, nahiz ta ez det oso entzuna