Gure inguruan eta egunerokoan #Solarpunk irudiak aurkitu eta zabaltzea proposatzen dizuet, ahal dela Wikimedia Commonsera igioondoren, eta bestela irudiak hona igota eh, baina ondo legoke irudi libreen errepositorio bat sortzen joate :)

Nik jarri dut lehena.

  • jimakkerM
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    2 months ago

    (eztabaida sortzearren) Zein da Solarpunk estetika, baldin badago?

    • TxopiA
      link
      fedilink
      euskara
      arrow-up
      1
      ·
      18 days ago

      Hemen dituzu adibide batzuk: https://duckduckgo.com/?q=solarpunk&t=ffab&ia=images&iax=images

      Solarpunk eleberriek eta ipuinek gizarte alternatiboak irudikatu ohi dituzte, non energia berriztagarriak oso zabalduta dauden. Normalean solarpunk istorioak etorkizun hurbil edo ez hain hurbiletan kokatzen dira, zeinetan erregai fosilekiko dependentzia gaindituta dago eta maiz permakultura eta gizarte antolaketa desberdinak zabalduta dauden. Kapitalismoaren zulotik nola edo hala ateratzea lortu duten etorkizunak erakusten dira. Beraz, ildo horretatik, irudietan eguzki panelak, landareentzako tokia duen eraikinak eta leku argitsuak agertu ohi dira. Baina ez dago definizio zehatz bat eta teknologia oso gutxi eta natura asko duten irudikapenak ere badaude, edo gizarte postapokaliptikoak edo inolako apokalipsirik egon ez den munduak.

      Nik behintzat hala ikusten dut.