Kaixo talde, Lehengo egunean artikulu hau irakurtzen aritu nintzen, eta eztabaida interesgarria izan daitekeela uste dut. Nola ikusten duzue zuek etorkizuna rolean? Liburuak gutxiago salduko direla uste duzue? Online formatuak, eta erabileragatik ordaintzearen estrategiak arrakasta izango du?


Zaila egiten zait ulertzea rola subskripzio zerbitzu bezala. Ez diot zentzurik aurkitzen. Iruditzen zait eskeini dezaketen zerbitzuak gero beti lana eskatzen diola maizterrari prestaketa aldetik, ez da zuzenean jolasten duzun zerbait, aurretik partida ondo prestatu beharra daukazu. Eta horrek nolabait inbalidatzen du zuzeneko subskripzioa ere. Bale, belaunaldi berriei begira dago hori jarrita, online jolasteko. Roll20n partidamoloiak prest jarriko dizkizute, ados. Baina berdin berdin sor dezakezu material hori beste plataforma batean. Eta gaur egun hainbeste fan material dago hain ona, edonorrentzat eskuragarri… Subskripzioa ordaintzen duenak soilik izango duela material ofiziala eskuragarri? Ez zait iruditzen autentizitatea bilatzeko joera dagoenik rolean, argitaletxe ofizialaren canon liburuak bilatzearena. Rolean hain da normala mahai bakoitzak bere moduan jokatuko duela, ez diodala zentzutik ikusten horri ere. Hemen zaharruno baten iritzi zaharrunoa.