Linux erabiltzeko pendrive batekin, “live” moduan probatzeko aukera dago instalatu aurretik. Horrelako zalantzei buruz aritzeko gunea da hau.
Linux erabiltzeko pendrive batekin, “live” moduan probatzeko aukera dago instalatu aurretik. Horrelako zalantzei buruz aritzeko gunea da hau.
Balio badezake, nik Linux Mint MATE persistentea daukat USB batean eta ondo dabil.
Kontatuko nola lortu zenun?
Ba esango nuke
mkusb
erabiliz. Topatzen baditut jarraitu nituen argibideak, jarriko!Ahal dudanean Librezaleren wikian hau ondo partekatzen saiatuko naiz, baina bitartean hemen jartzen dut esteka hau: https://humo.sindominio.net/s/C3i8AzeeMRGHQGF
Funtsean, linux pendrive batean instalatzeko esperientzia jasotzen da dokumentu horretan (ez live+persistentzia, baizik eta instalazioa). Gainera, windows batetik atzigarria izateko fat32 partizio bat ere gehitzea bururatu zitzaidan eta Nextcloud karpeta bertara sinkronizatzea. Behar nuen gauza bat baino, probak eginez lorturiko trikimailua. Probatu eta zalantzarik izanez gero, galdetu lasai!