Beti izan det zalantza nola jokatu zenbaki batzuk euskera batuan, nere sukalkian ite deten moduaz nahastuta.

Nik “bostean” eta “hogeitabatean” esate det, baño batuaz nola da zuzena? 5ean edo 5an?

  • mikelgsA
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Uste dut hementxe duzula azalpena, zenbaki guztientzat: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=1403

    ZIFRAK ETA DEKLINABIDEA. Zifraz idatzitako zenbaki kardinalei leku-denborazko kasu-marka eranstean, kontuan hartuko da:

    a) zenbakia bokalez bukatzen den, kasu-marka zuzenean erantsiko baitzaio:

    (mugatu singularrean) 2an (bian) / *2ean; 3tik (hirutik) / *3etik

    (mugagabean) 2tan (bitan); 3tatik (hirutatik)

    b) zenbakia kontsonantez bukatzen den, loturazko “e” bat beharko baitu:

    (mugatu sing.) 1ean (batean) / *1an; 5era (bostera) / *5ra

    (mugagabean) 5etan (bostetan) / *5tan

    c) mugatu pluralean, bokalez zein kontsonantez bukatu, kasu-marka zuzenean erantsiko zaio: 2etan (bietan), 5etan (bostetan), 7etatik (zazpietatik/*zazpiretatik)

    Hamaika zenbakiaren deklinabidean, hitzak -a berezkoa duenez, ez dagokio beste a-rik: 11n (11an), hamaikan [(h)amaikean]. Beste hainbeste gertatzen da 31, 51, 71, 91… zenbakietan.

    Mila zenbakiaz baliatzen gara sarri kopuru handiak adierazteko, baina euskaraz bada beste biderik ere hori adierazteko: Mila bider esan nion lana garaiz amaitzeko / Hamaika bider / Hamaikatxotan / Makina bat bider… esan nion lana garaiz amaitzeko.

    Bat zenbatzailearen deklinabidea. (→ bat zenbatzailea)

    • PorruOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      4 years ago

      Beraz, uste bezela, “bostean”.