-
Salto egin du, saltoka dabil
-
Korri egin du, korrika dabil
-
…
-
Zaunk egin du, zaunka dabil?
Edo -
Zaunka egin du, zaunkaka dabil?
Hitzeinda, ne inguruan bigarrena erabiltzea baño etzait -ka bukaeran egitura logikoa iruitzen
Ze iritzi dakazute?
Esango nuke zaunka egin du eta zaunka dabil direla modu zuzenak (edo ohikoak). Egia da ez dela beste kasuetan bezala.
Behin entzun nuen euskaraz zakurrek ez dutela guau egiten, zau baizik. Eta ttikia bada ttau, ttau!.. eta haundia bada rau…
Bietan zaunka beraz zure ustez. Batak bestean kontra ite dula iruitze zait, nahiz ta biak ondo sonatze diaten.
Kontua da -nk bukaera hoi ez dala bate ohikoa euskeraz ta errexo ahozkatzeko -a gehitze zaiola. Irregulartasunak.
Nik txakurren onomatopeietan “arf” entzuna det inkluso!
Nik ere zaunka egin du/dabil esango nuke, baina onomatopeia “zaunk” ikusi dut komikietan, eta Wikipedian ere horrela dator: https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerrenda:Animalien_hotsak
(txau-txau ere badator, @mikelgs-k esandakoa gutxi gora-behera)
“Arf” txakur ingelesen jabeek entzuten dute akaso…
Eta bai, beti ez dira hiztunon akatsak, hizkuntzak ez dira perfektuak! jajaja (edo kar kar kar xDD)
Zaldieroak zaunk erabiltzen du onomatopeia bezala, adibidez: