Windows erabiltzeai utzi ta GNU/Linuxera pasa nintzanetik faltan bota izan deten gauza haundinetako bat Thunderbird etengabe atzekaldean (bigarren planoan) irekita eukitzea izan da, mezu berri bat iristean jakinarazpena jasotzeko.

Beste sistema eragile batzutan Thunderbird erretiluan uzteko aukera dao, ikono bat utzita bertan.
Hoixe nola in azaltzeu frantsesezko gida honek: https://www.justgeek.fr/comment-reduire-thunderbird-dans-la-zone-de-notification-70209/

Arazoa zein da? Nere SErako, Manjaro MATE, ez daola aukera hoi integratua.

Beharbada gehigarrin batekin lortu daiteke? https://lemmy.eus/post/120

Laguntza!!

@Juan
link
14M

Nik harako-harako Thunderbid in a tray edo antzeko izena zuen gehigarria erabiltzen nuen horretarako. Baina baliabide asko eskatzen zidan eta Kmail/Korganizer erabiltzera pasatu nintzen.

Balioko ahal dizu!

@Txopi
admin
link
14M

Erantzun laburra: ez dakit!

Eposta gutxi erabiltzen baduzu, horrelako softwareak erabilgarriak dira. Nik nahikotxo erabiltzen dudanez zuzenean Thunderbird irekita mantentzen dut eta kito.

Kontuan izan beharrekoak nire ustez memoria kontsumoa eta interfazearen lekua dira. Memorian mantentzen den software txiki batekin eposta bezero osoa irekitzea saihestea oso ondo egon daiteke (duela hamarkadak nik Lotusekin hori egiten nuela uste dut), batez ere baliabide urriak badituzu (memoria), baina behin eta berriz eposta bezeroa irekitzen ibiliko bazara ez du zentzurik. Interfazean lekua egiteko ondo egon daiteke.

okerreko
link
14M

Oh ba nik ez dut ezagutzen… Tarteren bat badut, txafardeatuko dut. NIk pertsonalki asko eskertzen dut Thunderbirdekin hori EZ egitea. Asko laguntzen nau emaila ixteak beste gauza batzuetan kontzentratu nahi dudanean, baina orain jakinmina sortu zait…

Software Libre Zalantzak
!sl_zalantzak

    Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.


    Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 6 users / month
    • 17 users / 6 months
    • 37 subscribers
    • 46 Posts
    • 104 Comments
    • Modlog