Ze zaila ite zaiten programatzen ikastea, beti frustratzen naizelako eztetelako lortzen naetena, eztakitelako programatzen.
Lagun batek esan zian ikasteko ta esforzatzeko ta azken egunetan script zehatz bat sortu nahian nabil. Lagunai jun natzaio laguntza eske ta pista bat eman ta nik iteko esan dit. Gogotsu, jarri ta porrot: betiko frustrazioa.

Ze in dezaket? Ilusio gabe frustratu ta nazkatu ite naiz ta beraz eztakat ikasteko diziplina. Nei pazientzia haundiz erakutsiko zian norbait eukitzea gustatuko zitzaiten, beak iteko ariketak jartzea ta nik pixkanaka in, errexetik zailera ez frustratzeko.

Zuek gomendio o bizipenik dakazute?

@Txopi
admin
link
fedilink
22 urte

Coursera eta halakoetan ikastaro asko daude, Python lengoaiarenak ere bai, ziur. Zure lehen programazio lengoaia bada, dena urratsez urrats, xehatuta eta ariketa bakoitza bere ebazpenarekin datorrena behar duzu. Eta hasiberrientzako horrelako ikastaro bat agian ez duzu Pythonen aurkituko, baizik eta beste lengoaiaren batekin: PHP, JavaScript, Pascal…

Programazioaren logika eta ohiko arazoak antzematen ikasitakoan beste lengoaia batzuk ikastea askoz errazagoa egingo zaizu. Gainera, gauza pila bat ia lengoaia gehienetan oso antzera egiten direla ikusiko duzu.

Askok eta askok programatzen zuzeneko ikastaroetan ikasten dutela kontuan izan, akademietan eta horrela. Aste gutxiko ikastaro horietako batean, non irakasleari galtzen zaren bakoitzean galdetu diezaiokezun, aurrerapen handiak egin zenitzake. Eta azaldu bezala, ez luke asko axolako Python ez den lengoaia bat balitz.

Beraz, bide lezexkagoak agian azkarrago eraman zaitzake zuk heldu nahi duzun helburura. Ez dakit, ideia batzuk ematearren da…

Norbaitek ezagutzen du aipatu dudan bezalako ikastaro edo gidarik, dena urratsez urrats azaltzen duena eta soluzio guztiak dakartzana?

@Porru
admin
creator
link
fedilink
2
edit-2
2 urte

Milesker Txopi! Pentsatukot holako programazio ikastaro batian parte hartzea, ta aurrez aurre bada askoz hobe. Programatzen dakiten lagunen bati eskatukoiot lehenengo ta bestela ikastaro formal bat. Bestela-bestela, @mikelgs@lemmy.eus -ek esandakoakin

@mikelgs
admin
link
fedilink
12 urte

Bilaketa azkar batean, hau ikusi dut: https://www.learnpython.org/

Informatikariak
!informatikariak
Create a post

Informatikari Euskaldunak biltzeko gunea.

Garapena, segurtasuna, sistema administraritza, diseinua, Raspberry, Arduino, Linux… edo teknologia eta informatikarekin erlazioa duen edozein gai jorratzeko lekua.

Banner eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 1 user / month
  • 3 users / 6 months
  • 62 subscribers
  • 92 Posts
  • 121 Comments
  • Modlog