Aspalditik dakarkiten kontua da nere dirua modu etikogo batian kudeatzea, ta horretako aproposena nik neuk eskudirutan gordetzea iruitze zait.
Aldiz, gizartea ta soldatapeko lana antolatuta don moduangatik ia derrigorrezkoa zait diru-banku batian kontu bat irekitzea. Ta hontan ere aukera etikona naet.
Arakatzen Fiare ta Triodos aurkitu izan ditut.
Bakizute gai hontaz? Besterik ezagutzen? Gomendiorik, bizipenik?
Zerbait kontatu nahi duzu baina ez dakizu zein komunitateetan sartu dezakezun ez daukalako lotura zuzenik beste horien gai nagusiekin? Bada, hauxe da zure lekua edozer gauza kontatu nahi duen edozeinentzako plaza irekia, zabala, librea…
@joseba@lemmy.eus @mikelgs@lemmy.eus @Porru@lemmy.eus Bai Fiare eta Koop57 gauza ezberdinak dira, lehena kreditu kooperatiba (Laborala bezala) eta banku zerbitzu etikoak ematen ditu. Bigarrena zerbitzu kooperatiba da, eta kreditu zerbitzuak ematen ditu bazkide erabiltzaileentzat, ekonomia sozialeko egiturentzat. Partikularrak bazkide kolaboratzaile izan daitezke eta dirua bertan aurreztu, proiektu eraldatzaileak sustengatuz, baina zerbitzu gabe. Ni bietan bazkide naiz, eta gure kooperatiba @Talaioskoop ere.
(Barka, duela hilabete jarri behar nuen hau hemen, informazio gehiago behar baduzue lasai eskatu)
Bai, nire uste apalez bietatik etikoena FIARE. Dakidanerarte Bilbon sukurtsal bat dute. Gero badaude Koop57 moduko proiektuak, Euskal Herriko nodo eta guzti.
Koop57 ere badago, ez dakit lotura duen aipatu dituzun Fiare edo Triodosekin. Niretzat ere aspalditik begiratu behar dudan gaia da…