Aspalditik dakarkiten kontua da nere dirua modu etikogo batian kudeatzea, ta horretako aproposena nik neuk eskudirutan gordetzea iruitze zait.

Aldiz, gizartea ta soldatapeko lana antolatuta don moduangatik ia derrigorrezkoa zait diru-banku batian kontu bat irekitzea. Ta hontan ere aukera etikona naet.

Arakatzen Fiare ta Triodos aurkitu izan ditut.

  • Lehenengoak ez du sukurtsalik, dena internet bidezkoa da, ta transakzio oro euro baten truk kobratze dute.
  • Bigarrenak baldintza hobeak ditu baño susmo arrarua hartzeiot, finantzatzeitun proiektuengatik (tarteko Bixen Medical, Mondragon Koop) ta bankuak daukan itxura sektarioagatik

Bakizute gai hontaz? Besterik ezagutzen? Gomendiorik, bizipenik?

  • Joseba
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    3 years ago

    Bai, nire uste apalez bietatik etikoena FIARE. Dakidanerarte Bilbon sukurtsal bat dute. Gero badaude Koop57 moduko proiektuak, Euskal Herriko nodo eta guzti.

  • mikelgsA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Koop57 ere badago, ez dakit lotura duen aipatu dituzun Fiare edo Triodosekin. Niretzat ere aspalditik begiratu behar dudan gaia da…

  • birasuegi
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    3 years ago

    @joseba@lemmy.eus @mikelgs@lemmy.eus @Porru@lemmy.eus Bai Fiare eta Koop57 gauza ezberdinak dira, lehena kreditu kooperatiba (Laborala bezala) eta banku zerbitzu etikoak ematen ditu. Bigarrena zerbitzu kooperatiba da, eta kreditu zerbitzuak ematen ditu bazkide erabiltzaileentzat, ekonomia sozialeko egiturentzat. Partikularrak bazkide kolaboratzaile izan daitezke eta dirua bertan aurreztu, proiektu eraldatzaileak sustengatuz, baina zerbitzu gabe. Ni bietan bazkide naiz, eta gure kooperatiba @Talaioskoop ere.

    (Barka, duela hilabete jarri behar nuen hau hemen, informazio gehiago behar baduzue lasai eskatu)