De Profundis

De Profundis, Michał Oracz-ek sortutako rol jokua da. Bertan jokalariek H.P. Lovecraften munduan murgiltzen dira, eskutitz bidez sortutako narratiba bat erabiliz. Rolariak taldeko kide batzuk, Lemmy komunitateko sarrera hau erabiliko dugu jokorako, gure artean eskutitzak partekatuz.

SPOILER komandoa nola erabili
Beltzez dagoena ez ikutu, lehenengo “spoiler”-a utzi eta bigarrenean nahi duzuena jarri. Gero marra azpian idatzi beharko litzateke eskutitza.

Jokoaren Laburpena

Kaixo, ba ongi etorriak “De Profundis” taldera! Hementxe sarreratxo bat egin nahiko nuke, Lemmy-ra pasa aurretik. Ondo baderitzozue! De Profundis irakurri berri dut, eta nire ikuspuntua eta erabakitzeko gauza pare bat partekatu nahi nituzke zuekein. Hasi aurretik, pdf-a ez baduzue, hementxe dago eskuragarri:
https://cloud.disroot.org/s/SpHgwRKxBAZAbmC

Jokoak “psikodrama” hitza askotan erabiltzen du, nik ulertu dudanagatik inmertsio puntu bat eskatzen digu jokalariei, bakoitzak jakingo du norarte sartu edo ez! :D

Maizterrik gabeko jokoa da, beraz denon artean sortu beharko dugu bai anbientazioa, bai misterioak, ildoak, etab. Gure esku dago dena.

Bi modu daude jolasteko, “Tokiko elkarte” bat egineze edo “Network” batean. Gure kasuan aukera garbia “local Society” izango litzateke, hizkuntzagatik gehienbat. Euskaraz egingo dugulakoan nago, ezta? ;) "Society Sheet "bat egitea gomendatzen da, (68.orrian adibideak daude.) Bertan dato orokorrak egon daitezen, hala nola: ze gai (Convention), ze denboraldian jokatzen den, estiloa, korapiloa zein izango den, ze nolako pertsonaiak izango diren, arau gehigarriak jarriko ditugun (segurtasun arauak…), eta erabiliko diren taulak ere.

**Pertsonaiak aukeratzeko momentuan hiru aukera nagusi daude: **

  1. Gu geu izatea
  2. “Call of Cthulhu”-ko ikerlari bat erabiltzea
  3. Lovecraft-en istorio bateko pertsonaia izatea. Pertsonaiak aukeratzeko momentuan, gomendagarria da pertsonaiak berak izango lukeen informazioa izatea, adibidez, arkeologian doktore bat izan nahi badugu, ba arkeologiari buruz zeozer jakin beharko genuke.

Denbora lerroa: Jokoak bi aukera eskaintzen ditu: 1. Lovecraften istorioen denboraldia 1920 inguru, hyper-Lovecraftian. 2. Gaur egun; hyper realistic Hau denon artean erabaki beharko genuke (nahi ezkero beste denboraldi bat ere izan daiteke) baina autoreak hauek gomendatzen ditu, denontzat ezagunak direnez, errealismo eta egiazkotasuna emateko. Badago aukera ere bi denboraldietan bi pertsonaia desberdinekin jokatzeko, baina… zailtasunak ikusten dizkiot!!

Non kokatzen da? Hau denon artean erabaki beharreko zerbait da, ze herrialdeetan kokatzen den istorioa. Ondo ezagutzen dugun leku bat izan beharko luke, ez dago arazorik ere bakoitzak bere lekuan bizitzeko, eta erabakia agian noiz jolastuko garen jakinda errazagoa zaigu. Gomendioa, hori bai, gure ezagueran dagoen zerbait erabiiltzea da, eta gure errealitatean bertan misterioak aurkitzea.

**Gaia (Convention): ** Zeri buruz edo zeren inguruan jokatzen ari garen denok jakitea garrantzitsua da, ze tematika aukeratu. "De Profundis"en aukerak daude, eta bakoitzari taulatxo bat egokitzen dio, inspirazio bila joan nahi badugu. 57. orrialdetik aurrera. “Cthulhu and weird fiction”, “X-Files”, “History”, “Other worlds”, “Family”, “Crime and punishment”, “Psychology”, “Jewellery box”, “Grotesque”,

Estiloa Eskutitz estiloan idatzi behar da, gomendioa benetako eskutitzak bidaltzea litzateke, eta horrekin jokatu, baina gure kasuan Lemmy erabili beharko dugu horretarako. Eskutitz estiloan nori zuzenduta dagoen, agurrak etab. kontuan hartzea dakar. DATAk jartzea beharrazkoa hori bai, ildo guztia ondo jarraitzeko.

**Zeri buruz idatz daiteke? ** Ekidin behar dena da, bakoitzak bere istorioari buruz bakarrik idaztea, interakzioa sortzea eta eskutitz bat eta bestearen arteko erlazioak sortzeko aukera zabaldu behar da. Batzuetan jokalari bat izango da aktiboago, eta honek bere tentsiounea pasatzean, beste batek har dezake testigua. “De Profundisen” 28. orritik aurrera ikus daiteke adibide batzuk:

  1. The mythos around us.
  2. A mysterious event.
  3. Conspiracy theory.
  4. Thoughts, reflections, investigations.
  5. Research and experiments.
  6. Adventures.
  7. Letters from our travels.
  8. Family stories.
  9. Landscapes.
  10. Topics based on Book Two and Book Three.
  11. Normal Letters

Abiadura Korapilo edo argumentua denen artean sortzen doa, eta hau ondo egiteko lasaitasunez hartu beharreko zerbait da, luzerako eman dezake. Ikerketak ez dira egun batetik bestera egiten. Denbora hartzea garrantzizkoa da. Denon artean erabaki beharko genuke zein iruditzen zaigun abiadura egoki bat, lasaitasun eta sakontasun hau lortu batetik, eta jokoaren tentsioa ez behera joateko bestetik.

Pertsonaiaren barne-borrokak, metamorfosia Pertsonaiak ikerketa eta denbora pasa ahala aldatzen joango dira, eta gerta daiteke haien patua hiltzea izatea, zoratzea edo gehiago kontakturik ez izatea… honi buruz 38. iraku daiteke, “Final Letter” adibide batzuekin.

Eskutitzak idazteko modua: De Profundis-ek argi uzten du e-posta ez dela modu egokia, azkartasunagatik, tonuagatik etab. eskutitzak eskuz idatzi eta bidaltzea dela proposatutakoa. Bat idatzi, kopia bat zuk gorde eta bidali. Modu hontan, eskutitz bidezko jokoa da planteatzen dena. Gure kasuan, Lemmy erabiliz uste dut badugula aukera hori pixka bat hackeatzeko.

  • Spoiler textua erabiliz, jar dezakegu bakoitzak nori idazten dion eskutitza. Eskutitza zuzendu zaion pertsonak/pertsonaiak bakarrik irakur lezake. Besteok, hasiera batean ez genuke irakurri behar.
  • Norbaitek, jokua “kanpotik” jarraituko nahiko balu berriz dena irakur lezake, edo guk ere gure artean, norbaiti bidalitako eskutitza beste norbaitekin partekatu nahi ezkero, ba esan zein iraku dezakeen.

Kanpaina adibideak: 77.orrian Online jokatzen: 86.orrian

  • izaroOPM
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    2
    ·
    4 months ago
    Paul Müllerrek Camille Flamarion-i idatzitakoa. 1920ko irailaren 3

    Donostia, 1920ko irailaren 3,

    Camille estimatua,

    Barkatu lehenago idatzi ez izana, baina azken urteetan gerra ondoan, bizitzak norabide arriskutsuetatik eraman nau. Zer moduz doakizu bizitza Edinburgon? Jarraitzen al duzu zure ikerketak aurrera eramaten? Ziur naiz zure gaitasun paregabeekin aurkikuntza garrantzitsuren bat egingo duzula berehala.

    Ni oraintxe bertan Donostian bizi naiz, eta Hendaian pasa genituen gaztetako udara luzeak gogorarazi dizkit. Oraindik etortzen al zara euskal kostaldera udaran? Elkar ikusteko aukera paregabea izango litzateke! Urte asko pasa dira eta uste dut orain Donostiako bizi-giroa asko aldatu da bisitatu genuen azkeneko alditik. Kasinoa eraiki dute eta mundu guztiko jendea etortzen da bertako hondartzaz eta kafetegitaz gozatzera. Ez dut esango Paris denik, baina pirineoetatik behera dagoen herrietatik, Parisen antza gehien duena dela esango nuke, agian Casablancarekin parekaturik! Festak ugariak dira, eta hiriak erraztasun asko jartzen dizkie kanpotarrei bertan ezarri gaitezen. Nire bizitza azken boladan ez da oso lasaia izan eta banuen horrelako leku bat topatzeko gogoa.

    Nire enpresarentzako aukera politak aurkitzen ari naiz lurralde honetan, eta espero dut laster hemen ere filial bat eratzeko aukera izatea. Gure botikak garatzeko onddo eta itsas-landare interesgarriak topatzen ari naiz, eta kostaldeko herri txikiak ikertzen nabil ea hauek hazteko leku aproposen bat aurkitzen dudan. Gauza bitxi bat gertatu zait lan honetan nabilela, Camille. Badirudi bertako arrantzale talde bat nire kuriositateaz konturatu dela, eta laguntzeko prest agertu dira. Getarian topatu nituen hasiera batean, eta bertako landareak bilatzen nenbilela hurbildu zitzaizkidan. Marea beherean soilik agertzen ziren bidezidor batzuk erakutsi eta haiekin adiskidetu nintzen, pare bat sagardo botila edan ostean. Egun horretatik aurrera nirekin etorri ohi dira eta nik ikusteko aukera gutxi izango nituzkeen arrokarte eta kobazulo ezberdinetarako sarbideak erakusten dizkidate. Haien txalupetan joateko aukera ere ematen didate, eta badirudi euskal kostalde guztian naizela ezaguna jada! Nik haien laguntza eskertzeko dirua eskaini diedan arren, ez dute ezer jaso nahi! Jende arras arraroak izan dira beti arrantzaleak nire ustez, baina hemengo adeikortasunik ez dut inoiz ezagutu. Baten bati entzun diot ilargiaren zikloak eta jarraitzen dituztela, beraz adiago egongo naiz datozen txangoetan ea zure ikerketaren batentzako lagungarri izan daitezkeen. Kar, kar, kar!

    Zure lan artean tartetxo bat aurkituko bazenu, zure berri izatea gustatuko litzaidake.

    Zure betiko laguna, Paul,

    P.D. Idatzi nahi badidazu helbide hontan egin dezakezu: 156 Postakutxatila Donostia, Spain
    P.P.D. Eskertuko nizuke ez bazenu nire izena eskutitzean jartzen.

    @Eblazaina@lemmy.eus