Kaixo guztioi!!

Zer moduz doa ikasturte hasiera? Aldapan gora…? Animo!!

Zure arduretatik ihes txikiak egiteko proposamen batekin gatoz. Argazki eder batzuk ateratzea, arreta handiz bilatuta edo ezustean… eta PIXELFED.EUS webgunean partekatzea. Animatuko zara? Parte hartzen duten pertsonen argazkiekin Abaraska taldeko kideok egutegi zoragarria prestatuko dugu 2025 urterako. Hauek dira baldintzak:

  • Pixelfed.eus webgunean zure erabiltzailea sortu.

  • Argazkiak #FediEgutegia2025 traolarekin bidali.

  • Justu argazkia argitaratu baino lehen, CC: BY-SA lizentzia librea aukeratu (Attribution-ShareAlike).

  • Beranduenez azaroaren 15ean bidali direnak hartuko dira kontuan (aspaldiko argazkiak ere erabil ditzakezu, baina berriro bidali behar dira tarte honetan, ez editatu mezu zaharra, ez baitugu ikusiko beharbada).

Zalantzarik baduzu galdetu lasai abaraska@sindominio.net emailera idatziz. Durangoko Azokan egutegiak eskuratzeko aukera egon dadin saiatuko gara. Edo etxera postaz bidaltzeko… ikusiko da.

HIRU, BI, BAT… KLISK!!!

Pixelfed irudiak partekatzeko sare sozial bat da, software librekoa eta munduko edozein pertsonak martxan jar dezakeena. Abaraska taldeak honelakoak sustatzen ditu eta euskal pixelfed “instantzia” bat badagoenez, berau sustatzeko antolatu dugu #FediEgutegia2025

  • iortega
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    1 month ago

    Egutegia ondo egiteko, argazki originalak beharko dituzue?

    • AbaraskaOP
      link
      fedilink
      euskara
      arrow-up
      1
      ·
      21 days ago

      Kaixo, Iñigo, galdera ona!

      Argazkiei CC lizentzia bat jartzeko eskatu dugunez, nork bere argazkiak igo behar ditu, bai.

      Norbaitek zalantzarik izanez gero, abaraska@sindominio.net emailera idatzi, azkarrago erantzuten dugu hortik 😄👍