Rocket.Chat mezularitza sistema enpresa eta erakunde askotan erabiltzen da eta maiz bezeroek instalazio desberdinen artean hitz egin nahi izaten dute. Rocket.Chat-ek Matrix protokoloa beraien sistema garatzen eta hobetzen jarraitzeko egokia zeritzoten eta dagoeneko Rocket.Chat-ek Matrix protokoloa darabil.
Matrixen erabilera goratz doa eta plataforma zentralizatuen aurrean, komunikatzeko era federatua indartzen du (betiko eposta bezala!).
Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!
Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa
Interesgarria da gaia! 👏👏👏
Entzuna dut XMPP protokoloarekin “behar dena bakarrik” deskargatzeko, transferitzeko eta pilatzeko printzipioa jarraitzen dela.
Matrix berriz “guztia alde guztietan” jasota gelditzea omen da printzipioa.
Nire hitzetan jarri dut, horrelako zerbait irakurri nuen nonbait. Biek dituzte alde onak eta txarrak, baina biak onak. Garatu daitezela eta dilema bi horien artean izan dadila!