Owncast zuzeneko bideo streaming-ak egiteko aukera ematen duen software libreko proiektu bat da: https://owncast.online/

NLnet Fundazioaren dirulaguntza bati esker federazioa eta ActivityPub protokoloaren euskarria gehituko dutela iragarri dute.

Helburuak:

  • Owncast zerbitzariak jarraitu eta eduki berria dagoenean jakinarazpenak.
  • Peertuberekin interoperabilitatea: Owncasteko edukia Peertube instantzietan eta behar bada baita bilaketetan ere.
  • Owncast zerbitzarien direktorio eta komunitateak sortzeko aukera.