Tresna hau YAY deitze da (Yet Another Yogurt) ta terminal bitartez paketeak kudeatzeko balio du, beste tresna batzuk baina errexago; gainera euskeraz erabili daiteke. AURetik (ArchLinux User Repository) instalatzeko aukera du, beraz pakete gehiago lortu daitezke honela.
Komando honekin lortu daiteke tresna hau(ek) bere kabuz funtzionatzea: sudo pacman -S yay base-devel
Gero, idatzi yay bilatzeko-paketea
eta zerrenda bat aterako zaizu, zein biltegitatik datorren zehaztuz. Zenbakiz aukeratu instalatu nahi dituzunak eta aurrera.
Horrez gain pacman
ek dituen azpikomanduak ere erabili daitezke YAYekin, adibidez yay -S paketea
zuzenean instalatzeko, yay -Syu
sistema eguneratzeko edo yay -Rsn paketea
, paketea bere dependentzia guztiekin batera ezabatzeko.
Adi! YAYek ez du
sudo
aurrekomandoa behar!
Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.
Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):
ADI yay aginduak ez du sudo behar baina konpilazio oso luzea egiten baduzu, baliteke konpilatu ondoren sudo pasahitza eskatzea eta zu beste nonbait egotea eta ondorioz instalazioa kantzelatzea
Holaxe da bai