Tresna hau YAY deitze da (Yet Another Yogurt) ta terminal bitartez paketeak kudeatzeko balio du, beste tresna batzuk baina errexago; gainera euskeraz erabili daiteke. AURetik (ArchLinux User Repository) instalatzeko aukera du, beraz pakete gehiago lortu daitezke honela.

Komando honekin lortu daiteke tresna hau(ek) bere kabuz funtzionatzea: sudo pacman -S yay base-devel

Gero, idatzi yay bilatzeko-paketea eta zerrenda bat aterako zaizu, zein biltegitatik datorren zehaztuz. Zenbakiz aukeratu instalatu nahi dituzunak eta aurrera.

Horrez gain pacmanek dituen azpikomanduak ere erabili daitezke YAYekin, adibidez yay -S paketea zuzenean instalatzeko, yay -Syu sistema eguneratzeko edo yay -Rsn paketea, paketea bere dependentzia guztiekin batera ezabatzeko.

Adi! YAYek ez du sudo aurrekomandoa behar!

  • @iortega
    link
    fedilink
    13 years ago

    ADI yay aginduak ez du sudo behar baina konpilazio oso luzea egiten baduzu, baliteke konpilatu ondoren sudo pasahitza eskatzea eta zu beste nonbait egotea eta ondorioz instalazioa kantzelatzea