Gancio softwarea (“Gantxo” ahoskatzen da) agenda partekatuak sortzeko erabiltzen da eta fedibertsotik jarraitu daiteke. Bertan egin daitekeen eragiketa garrantzitsuenetako bat ekitaldi bat argitaratzea da. Bideo honetan hori nola egin azaltzen da.
Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!
Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa