Aurtengo martxoaren 9tik 10erako gauean sute bat egon zen lemmy.eus webgunea ostatatua dagoen datu-zentroan, Estrasburgoko OVHren eraikinean.

Horrek sortutako mantenu eta berregituratze lanak zirela eta, zerbitzariak itzalita egon dira aste eta erdi inguruz; horregatik utzi zion lemmy.eus webguneak funtzionatzeari bitartean.

Zorionez lemmy.eus berriz martxan da eta ez da daturik erre!

Orain babeskopiei are garrantzi handiagoa eman diegu beste datu-zentro batean gordez, Gravelineskoan.


Burujabetzaren alde, Euskal Herrian datu-zentro berdinzalerik ezagutzen duzuen jakin nahi dugu, datuak bertara mugitzea baloratzeko.

Ongi etorri bueltan guztioi!!

  • @izaro
    link
    23 years ago

    Oso ondo!! Ze berri ona!

  • @iortega
    link
    13 years ago

    Beno, ideia txarra litzateke adminek beraiek kopiak egitea beraien ordenagailuetara? Ez da iruzkin toxiko bat egiteagatik, baina hoixe, euskalkunak eta berdintzaleak kontsideratzen bazarate, beno, ba yasta! :D :D

    Pixkat broma bat da. Hala ere, zenbat okupatzen du ba lemmy osoak?

    • @TxopiMA
      link
      23 years ago

      Ostalari honetaz gain, kopia 1 geneukan lehen ere. Orain 2!