Bai. Nire hipotesia da rol jokoak etxetxoetara jokatzeko aitzakia elaboratuak direla.
Aitzakiarik (mekanikarik) gabe aritu gaitezke rolean -errazagoa edo zailagoa, erosoagoa edo deserosoagoa egingo zaigu, baina ez da gauza pentsaezin bat- baina alderantziz, jolasaren dimentsioa kentzen badiogu eta mekanika bakarrik uzten badugu partxis bihurtzen da :D
Bestela esanda, nire ustez rol jokoetan mekanika istoriaren zerbitzura dago. Bi aldeak ditu, baina jokoa jolasera subordinatuta ikusten dut.
Mekanika nahi baduzu rolaren “lubrikantea” da. Jolasa errazteko erabiltzen dugu jokoa.


Kaixo denoi! Oso interesgarria galdera, eta oso interesgarriak zuen erantzunak.
Bi sistema proposatuko ditut, erabat kontrakoak. Lehena, Atopia RPG jokoarena, pokerrean oinarritua, eta zenbakiak errepikatzean oinarritzen dena da. Gustatzen zait berarekin honezkero 70 bat partida jokatu ditudalako ezagutzen ez dudan jendearekin, eta hain da sinplea eta tontoa eta nolabait kaotikoa beti eman dizkidala emaitza onak. Ideia tonto bat eta 6 aldeko dado batzuk, ez da besterik behar euskal herria arraroagotzeko. Aldeko ezaugarriak: oso erraza. oso “dibertigarria” (hanka sartzeak, ukroniak…), geuk sortua da. Kontrako ezaugarriak: ez dauka inolako gaitasunik errealitatea simulatzeko. Ez da bereziki interesgarria borrokatzeko. Nire iritzia: ezezagunekin rol partida bat inprobisatu eta barre pila bat egiteko sistema perfektua da.
Bigarrena justu kontrakoa da, Monte Cooken Invisible Sun. Hau 10 aldeko dadodun Cypher sistema hackeatu batean oinarritzen da, baina oso azpisistema elaboratuak ditu magia estilo bakoitzeko (Vance-tarrek bat daukate, Goetikoek beste bat, Jostunek beste bat, Egileek beste bat, Apostatek beste bat…). Berez magia egitera bideratutako sistema bat da, esan bezala nahiko sakona eta "crunchy"a eta existitzen ez den magiaz jositako mundu bat modu “errealista” batean simulatzera bideratua dirudiena, baina berez narrazioa interesgarri egitera bideratuta dagoena. Ahalegina egin dezakezu puntuazioa hobetzeko, pertsonaiek esperientzia lortzeko eta garatzeko duten sistema oso oso interesgarria da (denbora eta gogoa badituzu)… Nire ustez jokalari konprometituekin kanpaina luze bat jokatzeko marabilla bat… Aldeko ezaugarriak: sakonera, aberastasuna, benetan “magia” egiten ari zarenaren sentsazioa. Kontrako ezaugarriak: konplexutasuna >9000, jokalarientzat oso exigentea, bizarroa as fuck. Nire iritzia: mago surreal hiperahaltsu bat izan nahi baduzu zure lagunekin hau da zure sistema. Bestela ez da :D