Kaixo lagunak, hementxe dugu lehen bidalketa, rolarien munduan hain eztabaidatua den gai baten inguruan… Rola jokoa al da, ala jolasa? 😁 Has dadila borroka eztabaida!

  • txerren
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    9 months ago

    Nire ustez rol jokoen benetako muina jolasa da, ez da jokoa. Jolasa diot fikziozko munduan gertatzen den istorioa sortu, bizi eta elkarbanatzearen esperientzia lotuago ikusten dudalako giza jolasek planteatzen duten praktikarekin karta edo mahai joko edo kirol arautu batean ikusten dugun ludikotasunarekin baino. Nire ustez rolean “joko” egiturak aitzakia dira jolasaren dimentsioari bidea irekitzeko. Noski badaude rol jokoaren “kruntxitasuna” gozatzen duten jokalariak (Mechwarrior edo Car Wars edo Infinity bezalako elementu taktikoei garrantzia ematen dietenak), baina uste dut rola rol egiten duena, genero edo zaletasun bezala inauguratu zuena wargame-etako jokotasunetik aldendu eta jolastasun berri baterantz abiatzeko inpultsoa izan zela.

    Beraz bai, hibridotasuna egon badago, baina nire ustez jolasa da rol jokoen “muina” (continuum bezala ulertuta beti ere muin hori).

    PD: Azken argudio bezala, “nork irabazten du rol jokoetan?” galderak nire ustez apuntatzen du auziaren izaerara. Jokoak badu irabazle eta galtzaileak sortzeko joera bat jolasak ez duena. Eta hor ikusten dut gehiago rola.

    • Eblazaina
      link
      fedilink
      euskara
      arrow-up
      1
      ·
      9 months ago

      Jokotasuna (mekanika bezla ulertua) kentzen badiogu ez litzateke make-believe, hots, etxetxoetara edo medikutara jolastea?

      • txerren
        link
        fedilink
        euskara
        arrow-up
        1
        ·
        9 months ago

        Bai. Nire hipotesia da rol jokoak etxetxoetara jokatzeko aitzakia elaboratuak direla.

        Aitzakiarik (mekanikarik) gabe aritu gaitezke rolean -errazagoa edo zailagoa, erosoagoa edo deserosoagoa egingo zaigu, baina ez da gauza pentsaezin bat- baina alderantziz, jolasaren dimentsioa kentzen badiogu eta mekanika bakarrik uzten badugu partxis bihurtzen da :D

        Bestela esanda, nire ustez rol jokoetan mekanika istoriaren zerbitzura dago. Bi aldeak ditu, baina jokoa jolasera subordinatuta ikusten dut.

        Mekanika nahi baduzu rolaren “lubrikantea” da. Jolasa errazteko erabiltzen dugu jokoa.