Azken hilabeteetan, irabazi asmorik gabeko Framasoft elkarteak PeerTube hobetzeko dohaintza kanpaina bat jarri du habian eta oso arrakastatsua izan da. Oraindik garaiz zaude zuk ere ekimen interesgarri hau diruz laguntzeko!

Lehen 10 mila euroekin, PeerTube instantzia guztietan batera bilaketak egitea ahalbidetzen duen bilatzaile orokor bat garatu dute, Sepia Search. Aurreko batean Lemmy.eus-en aipatu genuen bezala, dagoeneko martxan eta erabilgarri dago.

Ondoren, beste 20 mila euro bilduz gero, PeerTube instantzien moderazio gaitasuna eta erraztasuna handitzea zen helburua, zerrenda beltzak instantzien artean partekatzeko aukera emanez eta abar. Beste 20 mila euro gehiago bilduz gero, Peertubek pluginak onartzeko sistema garatzea eta playlist delakoak partekatzeko aukera ematea. Azkenik, beste 20 mila euro gehiago ere lortuz gero, PeerTube v3 garatzea da helburua, zuzeneko audio eta bideo emisioak egitea ahalbidetuz, P2P teknologia erabiliz.

Gauza guzti horiek garatzeko, Framasoft-ek 60 mila euro batu nahi zituen eta helburu hori bete da. Oraintxe bertan helburuaren % 114a lortu dute/dugu. Beraz, datozen hilabeteetan albiste onak bata bestearen atzetik etortzea espero dezakegu. Zorionak diruz lagundu duzuen guztioi eta software eder hau erabiltzen duzuen guztioi. Norbaitek bere ekarpentxoa egin nahi izanez gero, oraindik garaiz dago! :winking face:

  • iortega
    cake
    link
    fedilink
    arrow-up
    0
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Aipatu didazu urte bat beharko dutela. Nola dakizu? Nik eskatzen zuten diru guztia lortu zutela banekien, baina urte bat beharko zutela ez.

    Edit: hala ere, oso berri ona

    • TxopiOPMA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Bidalketan estekatzen den orrian ikus daitekeenez, bilatzaile orokorra ekainerako zen eta aurrekoan estekatu nuen orrian ikus zitekeenez, Sepia Search irailean atera zuten (3 hilabeteko atzerapena). Ondorengo 3 helburuak aurtengo beste hilabeteetan zehar lortzea zuten helburu: uztaila, iraila, azaroa. Baina 2. helburua martxan jartzerik nik dakidala ez dute oraindik lortu (dirua bai, baina garatzea eta erabilgarri egotea ez). Beraz, atzeratuta doaz.

      Zenbat denbora beharko dute dagoeneko prest egon beharko zen 4. helburua lortzeko, kontuan izanik 2. helburutik doazela? Egia esan ez dakit, baina zerbait esateagatik, hilabete batzuk gehiago beharko dituztela bota dut Mastodonen, agian urte bat.

      Aristotelesek esan omen zuen bezala, “Gizakiak mila plan ditu berarentzat; zoriak, bakoitzarentzat bat”.