JoinPeerTube
joinpeertube.org
external-link
PeerTube is a decentralized video hosting network, based on free/libre software. Join the federation and take back control of your videos!.

Azken hilabeteetan, irabazi asmorik gabeko Framasoft elkarteak PeerTube hobetzeko dohaintza kanpaina bat jarri du habian eta oso arrakastatsua izan da. Oraindik garaiz zaude zuk ere ekimen interesgarri hau diruz laguntzeko!

Lehen 10 mila euroekin, PeerTube instantzia guztietan batera bilaketak egitea ahalbidetzen duen bilatzaile orokor bat garatu dute, Sepia Search. Aurreko batean Lemmy.eus-en aipatu genuen bezala, dagoeneko martxan eta erabilgarri dago.

Ondoren, beste 20 mila euro bilduz gero, PeerTube instantzien moderazio gaitasuna eta erraztasuna handitzea zen helburua, zerrenda beltzak instantzien artean partekatzeko aukera emanez eta abar. Beste 20 mila euro gehiago bilduz gero, Peertubek pluginak onartzeko sistema garatzea eta playlist delakoak partekatzeko aukera ematea. Azkenik, beste 20 mila euro gehiago ere lortuz gero, PeerTube v3 garatzea da helburua, zuzeneko audio eta bideo emisioak egitea ahalbidetuz, P2P teknologia erabiliz.

Gauza guzti horiek garatzeko, Framasoft-ek 60 mila euro batu nahi zituen eta helburu hori bete da. Oraintxe bertan helburuaren % 114a lortu dute/dugu. Beraz, datozen hilabeteetan albiste onak bata bestearen atzetik etortzea espero dezakegu. Zorionak diruz lagundu duzuen guztioi eta software eder hau erabiltzen duzuen guztioi. Norbaitek bere ekarpentxoa egin nahi izanez gero, oraindik garaiz dago! :winking face:

@bertol
link
fedilink
12 urte

Nahiz eta zertxobait atzeratuta ibili, kriston berri ona iruditzen zait. Soft-garatzaileen munduan zaila iruditzen zait epeekin betetzea, zehatz mehatz behintzat. Argi dago, komunitatea badagoela honen atzean eta etorkizunean (jada ez bada) aukera paregabea dela PeerTube

Fedibertsoa
!fedibertsoa
Create a post

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 3 users / month
  • 9 users / 6 months
  • 51 subscribers
  • 66 Posts
  • 98 Comments
  • Modlog