De Profundis

De Profundis, Michał Oracz-ek sortutako rol jokua da. Bertan jokalariek H.P. Lovecraften munduan murgiltzen dira, eskutitz bidez sortutako narratiba bat erabiliz. Rolariak taldeko kide batzuk, Lemmy komunitateko sarrera hau erabiliko dugu jokorako, gure artean eskutitzak partekatuz.

SPOILER komandoa nola erabili
Beltzez dagoena ez ikutu, lehenengo “spoiler”-a utzi eta bigarrenean nahi duzuena jarri. Gero marra azpian idatzi beharko litzateke eskutitza.

Jokoaren Laburpena

Kaixo, ba ongi etorriak “De Profundis” taldera! Hementxe sarreratxo bat egin nahiko nuke, Lemmy-ra pasa aurretik. Ondo baderitzozue! De Profundis irakurri berri dut, eta nire ikuspuntua eta erabakitzeko gauza pare bat partekatu nahi nituzke zuekein. Hasi aurretik, pdf-a ez baduzue, hementxe dago eskuragarri:
https://cloud.disroot.org/s/SpHgwRKxBAZAbmC

Jokoak “psikodrama” hitza askotan erabiltzen du, nik ulertu dudanagatik inmertsio puntu bat eskatzen digu jokalariei, bakoitzak jakingo du norarte sartu edo ez! :D

Maizterrik gabeko jokoa da, beraz denon artean sortu beharko dugu bai anbientazioa, bai misterioak, ildoak, etab. Gure esku dago dena.

Bi modu daude jolasteko, “Tokiko elkarte” bat egineze edo “Network” batean. Gure kasuan aukera garbia “local Society” izango litzateke, hizkuntzagatik gehienbat. Euskaraz egingo dugulakoan nago, ezta? ;) "Society Sheet "bat egitea gomendatzen da, (68.orrian adibideak daude.) Bertan dato orokorrak egon daitezen, hala nola: ze gai (Convention), ze denboraldian jokatzen den, estiloa, korapiloa zein izango den, ze nolako pertsonaiak izango diren, arau gehigarriak jarriko ditugun (segurtasun arauak…), eta erabiliko diren taulak ere.

**Pertsonaiak aukeratzeko momentuan hiru aukera nagusi daude: **

  1. Gu geu izatea
  2. “Call of Cthulhu”-ko ikerlari bat erabiltzea
  3. Lovecraft-en istorio bateko pertsonaia izatea. Pertsonaiak aukeratzeko momentuan, gomendagarria da pertsonaiak berak izango lukeen informazioa izatea, adibidez, arkeologian doktore bat izan nahi badugu, ba arkeologiari buruz zeozer jakin beharko genuke.

Denbora lerroa: Jokoak bi aukera eskaintzen ditu: 1. Lovecraften istorioen denboraldia 1920 inguru, hyper-Lovecraftian. 2. Gaur egun; hyper realistic Hau denon artean erabaki beharko genuke (nahi ezkero beste denboraldi bat ere izan daiteke) baina autoreak hauek gomendatzen ditu, denontzat ezagunak direnez, errealismo eta egiazkotasuna emateko. Badago aukera ere bi denboraldietan bi pertsonaia desberdinekin jokatzeko, baina… zailtasunak ikusten dizkiot!!

Non kokatzen da? Hau denon artean erabaki beharreko zerbait da, ze herrialdeetan kokatzen den istorioa. Ondo ezagutzen dugun leku bat izan beharko luke, ez dago arazorik ere bakoitzak bere lekuan bizitzeko, eta erabakia agian noiz jolastuko garen jakinda errazagoa zaigu. Gomendioa, hori bai, gure ezagueran dagoen zerbait erabiiltzea da, eta gure errealitatean bertan misterioak aurkitzea.

**Gaia (Convention): ** Zeri buruz edo zeren inguruan jokatzen ari garen denok jakitea garrantzitsua da, ze tematika aukeratu. "De Profundis"en aukerak daude, eta bakoitzari taulatxo bat egokitzen dio, inspirazio bila joan nahi badugu. 57. orrialdetik aurrera. “Cthulhu and weird fiction”, “X-Files”, “History”, “Other worlds”, “Family”, “Crime and punishment”, “Psychology”, “Jewellery box”, “Grotesque”,

Estiloa Eskutitz estiloan idatzi behar da, gomendioa benetako eskutitzak bidaltzea litzateke, eta horrekin jokatu, baina gure kasuan Lemmy erabili beharko dugu horretarako. Eskutitz estiloan nori zuzenduta dagoen, agurrak etab. kontuan hartzea dakar. DATAk jartzea beharrazkoa hori bai, ildo guztia ondo jarraitzeko.

**Zeri buruz idatz daiteke? ** Ekidin behar dena da, bakoitzak bere istorioari buruz bakarrik idaztea, interakzioa sortzea eta eskutitz bat eta bestearen arteko erlazioak sortzeko aukera zabaldu behar da. Batzuetan jokalari bat izango da aktiboago, eta honek bere tentsiounea pasatzean, beste batek har dezake testigua. “De Profundisen” 28. orritik aurrera ikus daiteke adibide batzuk:

  1. The mythos around us.
  2. A mysterious event.
  3. Conspiracy theory.
  4. Thoughts, reflections, investigations.
  5. Research and experiments.
  6. Adventures.
  7. Letters from our travels.
  8. Family stories.
  9. Landscapes.
  10. Topics based on Book Two and Book Three.
  11. Normal Letters

Abiadura Korapilo edo argumentua denen artean sortzen doa, eta hau ondo egiteko lasaitasunez hartu beharreko zerbait da, luzerako eman dezake. Ikerketak ez dira egun batetik bestera egiten. Denbora hartzea garrantzizkoa da. Denon artean erabaki beharko genuke zein iruditzen zaigun abiadura egoki bat, lasaitasun eta sakontasun hau lortu batetik, eta jokoaren tentsioa ez behera joateko bestetik.

Pertsonaiaren barne-borrokak, metamorfosia Pertsonaiak ikerketa eta denbora pasa ahala aldatzen joango dira, eta gerta daiteke haien patua hiltzea izatea, zoratzea edo gehiago kontakturik ez izatea… honi buruz 38. iraku daiteke, “Final Letter” adibide batzuekin.

Eskutitzak idazteko modua: De Profundis-ek argi uzten du e-posta ez dela modu egokia, azkartasunagatik, tonuagatik etab. eskutitzak eskuz idatzi eta bidaltzea dela proposatutakoa. Bat idatzi, kopia bat zuk gorde eta bidali. Modu hontan, eskutitz bidezko jokoa da planteatzen dena. Gure kasuan, Lemmy erabiliz uste dut badugula aukera hori pixka bat hackeatzeko.

  • Spoiler textua erabiliz, jar dezakegu bakoitzak nori idazten dion eskutitza. Eskutitza zuzendu zaion pertsonak/pertsonaiak bakarrik irakur lezake. Besteok, hasiera batean ez genuke irakurri behar.
  • Norbaitek, jokua “kanpotik” jarraituko nahiko balu berriz dena irakur lezake, edo guk ere gure artean, norbaiti bidalitako eskutitza beste norbaitekin partekatu nahi ezkero, ba esan zein iraku dezakeen.

Kanpaina adibideak: 77.orrian Online jokatzen: 86.orrian

  • izaroOPM
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    3 months ago
    Paul Müllerrek Karl Otto Eberhearti idatzitakoa. 1920ko irailak 21

    1920ko irailak 21

    Sehr geehrter Herr Eberheart,

    Zer moduz zaude? Espero dut zure tren maitatuak berriz ere martxan egotea, bonbardaketen ondorengo konponketak bukaturik egongo direla sumatzen dut, ezta?

    Denbora asko egon naiz zuri idazteko zain, gure lagun prusiarrak atzetik izan ditut eta. Oraingoan uste dut lasai utziko nautela, nire atzetik zebilen azeria beste eginkizun batzuetara bideratu dutela entzun dut eta. Oraindik ezin dizut esan non nabilen zehazki, baina ez dut Europatik alde egin, eta kostaldeko hiri alai batean topatuko nauzula esan diezazuket. Asmakizuna errazago egiteko, jakin ezazu funikular berri bat eraiki duten hiri batean nagoela… ziur asmatzerik baduzula Karl!

    Hiriak bizitza handia du eta gure herrialdeetako jendea ere aurkitzen dut hemen, baina nahiago du bertakoekin batu. Ez naiz fido nondik eta noren zale izan daitezkeen.

    Gerra garaian kontatu nizkizun ikerketik aurrera noa, eta kostalde hontan topatzen den flora bereziaren inguruan liburuxka bat idaztekotan nago. Bertako arrantzaleak asko laguntzen ari dira lan honetan eta aurrerapen handiak egiten nabil. Agian, laster izango duzu nire berri egunkarietan, liburua dela eta! Kar, kar, kar! Pare bat espezie berri eta misteriotsu topatu ditut kostaldeko leizeetan, eta agian atentzio pixka bat erakarriko dut. Oraindik ez dut erabaki nola egingo dudan, nire izena babesteko.

    Ciçi-k hilda nagoela uste du, beraz berarekin topo egingo bazenu, mesedez, mantendu sekretua. Ez dakit nondik dabilen oraintxe bertan, baina jakingo bazenu, eskertuko nizuke informazioa. Gauzak baretzean hari ere idaztea gustatuko litzaidake.

    Karl laguna, zure berrien zain geratzen naiz,

    Badakizu non utzi zure eskutitzak nire eskuetara irits daitezen!

    Besarkada handi bat,

    @Salda_Dagobah@lemmy.eus