4
A-sexua
«Jendeak asexualoi buruz duen irudia? Erreprimitu hutsak garela»
www.argia.eus
external-link
Askok uste du patologia psikiatriko baten edo aukera pertsonal (erlijioso) baten ondorio dela asexualitatea, baina identitate sexualtzat onartuta dago eta herritarren %1 asexuala da, ikerketen

Azken urteetan pertsona hauek hobeto ulertzen nabil. Lehen uste nuen denok (gizonok, behinipein) estandar xamarrak ginela sexu grinari dagokionez. Sota, zaldia, erregea. Pornoan bezala, alegia. Azken urteetako esperientziak erakutsi dit, ordea, desioak alde handia izaten duela pertsonen artean (edo pertsona bakarrean, bere bizitzako etapa desberdinetan). Sorpresarik handiena, desio gutxi duten gizonak, eta desio handia duten emakumeak aurkitzea izan da. Bistan denez, bikote batean gertatzen denean, zerbait egin behar da egoera hori eguneroko bizimoduaren kaltegarri izan dadin (maitaniztasuna aukera ona delarik).

Era berean, azken urteetako esperientziak bizitzan zehar ezagutu ditudan zenbait pertsona hobeto ulertzeko balio izan dit. Desio handia, eta hura asetzeko premia errespetagarria den bezala, kontrako kasua -dena delako arrazoia dela ere- hori bezain errespetagarria da. Pertsona asexualek, askotan, irainak edo burlak jasan behar izaten baitituzte, bere bizitza bakarti edo bikote ezaren kontura. Estandarra haustearengaitik, azken finean.

Askotan gogoratzen dut neure koadrilako lagun bat; zentzu horretan, uste dut ez naizela lagun ona izan, eta damu naiz. Inoren bizitzan sartzeko zaletasun handiegia dugu. Eta jendea bakean uztea ere gauza ederra da…

@Porru
admin
link
fedilink
22 urte

Iepa! Nik euki nun lehenengo kide afektibosexuala asexuala zan ta asko ikasi nun beakin gaian inguruan, ulertzen nola sentitze ditugun bakoitzak sentimenduak.

Harreman hoi ahuldu ta denboa batea, kontuatu nintzan nik neuk ere enula erakarpen sexual hoi sentitzen, edo oso gutxitan, baño bai sexu harremanak eukitzeko gogua! Ta hoi askotan ite deun akats bat da, erakarpen sexuala ez sentitzeak ez dulako esan nahi sexatzeko gogoa ez donik :)

@Unx
mod
creator
link
fedilink
12 urte

Ea ulertzen dudan. Ez zenuela erakarpen sexuala sentitzen, zure lehenengo kide afektibosexualarekiko? Baina bai ordea, harekin sexu harremanetarako gogoa?

@Porru
admin
link
fedilink
22 urte

Ez harekiko bakarrik, baizik ta orokorrian: erakarpen sexuala (zerbaitek sexugogo fisiologikoa piztea) eztet ia inoiz sentitzen, baño gogua bai

@Unx
mod
creator
link
fedilink
22 urte

Ados, uste dut ulertzen zaitudala. Ez naiz sekula horretan pentsatzera jarri egia esan, baina bai: gauza bereiziak dirudite. Niri gertatu izan zait inoiz, esate baterako, itxura batere erakargarria ez duen pertsonaren batekiko erakarpen brutala igartzea; eta, aldiz, nire “edertasun kanonarekin” bat egiten duen beste batekiko, ez hainbeste. Alegia: biekin oheratu nahi izatea, baina motibo desberdinengatik.

@Unx
mod
creator
link
fedilink
1
edit-2
5 hilabete

deleted by creator

maitatzeko territorio librea
!zirri
Create a post

Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan…

“Euzkadin gutxi jotzen dela” dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 1 user / month
  • 3 users / 6 months
  • 10 subscribers
  • 25 Posts
  • 61 Comments
  • Modlog