Goguan det behin Aitor Arana euskal filologo esperantistakin bazkaltzen aipatu zula bea ez dola bate ados euskera batua adostian aditz-paradigma bat hartu baño etzutela errespetatu, “konjugazio” batzuk ilogiko/irregular bihurtuz.
Goatze naiz “zenidan” ta “zenigun” kritikatze zitula, “ziazun” ta “ziguzun” izan beharko zutela esanez. Bazun bere azalpen osoa ta ulergarria, oain eztet goatzen.
Bado kontu bat oain etorri zaitena (berrize) burura. Gazteleraz ume batek “descubrido” esango luken moduan “descubierto” ordez, txikitan nik “ziazun” modukoak erabiltze nitun. Erakutsi ziaten hoi gaixki zeola, “etzala zuzena”, batua izango balitz euskera onargarri bakarra. Ta gaur egun ere, belaunaldikoek esaten jarraitzeiate eztala zuzena; nik eztabaidatu ite diet.
Beraz, zuek hau pentsatu al dezute? Bakazute honen inguruko analisirik? Ni Aitorri galdetzeko gogoz nabil oraindik, iritxiko da garaia, baño bitartian eztabaidatu dezagun!
Euskal Klasikoen Corpusean bilaketa pare bat egin ondoren, idatziz behintzat, zenidan ziazun/zidazun baino dexente gehiago erabili dela dirudi eta mende bat lehenagotik hasita. Bi kasuetan ia egile guztiek gipuzkeraz idatzi zuten, goi nafarrerazko eta bizkaierakoren bat badago ere:
Zenigun eta ziguzun alderatzean ez dago hainbesteko alderik eta bi kasuetan XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera erabili da idatziz, ia beti gipuzkeraz.
@aldatsak egindako ikerketatxo horrek erakusten du aditz paradigma hautaketak egin zutenek, Mitxelenak-eta, garai hartan informatikaren laguntzarik gabe, tradizio handien zuten formak hobesteko gogoa izan zutela eta gehienetan asmatu zutela. Informatikaren laguntzarik gabe ezin zuten ondo jakin zein aldaerak erabili ziren gehiago eta zeintzuk gutxiago, baina Mitxelena bezalakoek bazekiten zeintzuk idazle hartu ereduzko bezala: bere garaian, idazle garaikideek ere ereduzkotzar jotzen zituzten idazleak.
Aditz paradigma osatzerakoan, tradizioari begiratu zitzaion, ezer baino lehenago, eta gero logikari, hutsuneak betetzeko.