Goguan det behin Aitor Arana euskal filologo esperantistakin bazkaltzen aipatu zula bea ez dola bate ados euskera batua adostian aditz-paradigma bat hartu baño etzutela errespetatu, “konjugazio” batzuk ilogiko/irregular bihurtuz.

Goatze naiz “zenidan” ta “zenigun” kritikatze zitula, “ziazun” ta “ziguzun” izan beharko zutela esanez. Bazun bere azalpen osoa ta ulergarria, oain eztet goatzen.

Bado kontu bat oain etorri zaitena (berrize) burura. Gazteleraz ume batek “descubrido” esango luken moduan “descubierto” ordez, txikitan nik “ziazun” modukoak erabiltze nitun. Erakutsi ziaten hoi gaixki zeola, “etzala zuzena”, batua izango balitz euskera onargarri bakarra. Ta gaur egun ere, belaunaldikoek esaten jarraitzeiate eztala zuzena; nik eztabaidatu ite diet.

Beraz, zuek hau pentsatu al dezute? Bakazute honen inguruko analisirik? Ni Aitorri galdetzeko gogoz nabil oraindik, iritxiko da garaia, baño bitartian eztabaidatu dezagun!

  • Unx
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    3 years ago

    Behin entzun nuen batuerazko aditz-taula horren hainbat hutsune betetzeko, sekulan inon ere ez (ez ahoz, ez idatziz) erabili izandako formak asmatu behar izan zirela, analogiaz. Ez zitzaidan txarto iruditu. Era berean, zenidan/zenigun formak hartzean, imajinatzen dut ERABILERA hartuko zela kontuan (forma horiek erabiltzen zirela) eta ez logikotasuna. Oso bestela izango zen osorik diseinatu beharreko neohizkuntza bat sortzean, esperantoarekin egin bezala; kasu horretan regulartasuna lehenetsi behar. Baina euskara batuarekin, bada, bi gauzak uztartu behar izan zituztela imajinatzen dut: tradizioa, eta berrikuntza.

    • TxopiA
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      3 years ago

      Bizkaieraz, zenidan=zeuztazan eta zenigun=zeuskuzan. Baina ez zaio inortxori axola. Bizkaian berezko aditz sistema daukagu, hamaika berba hiztegietan sartu nahi ez direnak zikinak omen direlako (adibidez, gaba). Kasurik ere ez digute egiten, bizkaitarrak euskaldunen zati handi bat izan arren. Asimilazio lan planifikatu eta bortitz horren emaitza bezala, “zenigun” eta “ziguzun” esatea niri guztiz berdin zait, biak arrotzak egiten zaizkidalako; niri eta euskal hiztunon zati garrantzitsu bati.

      • GorkaAzk
        link
        fedilink
        arrow-up
        3
        ·
        edit-2
        3 years ago

        gaba ez da hitz zikina; gaba esaten ez den toki askotan gabon! esaten da. ‘gaua’ > ‘gaba’, ‘arauera’ > ‘arabera’. Fenomeno fonetiko-fonologiko xinple bat dago hor:

                    '-au-' + -bokal => '-ab-' + -bokal
        

        Gaur egun ‘gau’, ‘arabera’, idazten da batuan; oso antzekoak diren bi aldaeren artean bat aukeratzea erabaki zen. Zabalduena.

        Euskara batua sortu zutenek, ezer baino lehen grafia bateratu bat beharrezkoa zela pentsatu zuten: ‘eche barria’ , ‘etche berria’, ‘etxe berria’… Erabaki zuten hatxe batzuk erabiltzea (bokalen aurrean eta bokalen artean), eta beste hatxe batzuk baztertzea (kontsonante hasperendunak). Hamarkada batzuk geroago, gezurra dirudi hatxearen kontu hori bere garaian hain polemikoa izatea.

        Ortografia batua 1968 egiteko proposamenen ostean, aditz paradigma bateratu bat behar zen 1972, eta oinarri bezala erdialdekoa hautatu zen, mendebaldeko eta ekialdekoen kaltean. Tradizio gehien zuten forma biziak hautatzeko asmoa egon zela uste dut. Euskal Herrian hiri nagusi euskaldun bat egon izan balitz, bere garaian frantziarrek Paris edo katalanek Bartzelona izan zuten legez, hiri horretako euskara izango zen eredua, ia ziur, baina Bilbo, Donostia, Iruñea, Baiona, Gasteiz… erdaldunduta egonik, erdialdeko euskalkiak hartu ziren eredu.

        Belaunaldi pare bat besterik ez dira igaro hautaketa horiek egin zirenetik, eta nahiko harrigarria da euskara batuak izan duen arrakasta. Argitara ematen diren euskarazko ia dokumentu guztiak batuan idatzita ematen dira.

        Nire euskalki bakarra euskara batua da, baina ez dut inolako problemarik bakoitzak bere euskalkia erabiltzen badu, Koldo Zuazok bere garaian erakusten zuen bidetik.

        • Zuazo, Koldo. (2000). Euskararen sendabelarrak. Alberdania ISBN 84-95589-05-2. PMC 434333853
    • PorruOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      edit-2
      3 years ago

      Ne ustetan zenidan/zenigun forma batuakin batea hasi zan erabiltzen, ez lenao. Baño usteak erdiak ustel karkarkar

      Ne analisia, ta ustet Aitor Aranak esate zuna:

      D        I          DA    ZU
      Noiz    Erroa       Nori  Nork (Noiz)
      Z        I          DA    ZU      N