Luberriren 18.04 bertsioa daukat ordenagailu batean eta 20.04-ra eguneratu nahi nuke, baina sistema osoa ezabatu eta berriz istalatu beharrik gabe, ahal dela sistematik bertatik.

Behin azaldu zitzaidan mezu bat bertsio berri bat bazela jakinaraziz, baina ez dakit zer egin nion eta ez dut lortzen berriro ere agertzea. Argibideetan hutsetik instalatzea bakarrik aipatzen da, ez bertsio-berritzea.

/home karpeta aparteko partizio batean daukat. Pistarik? Eskerrik asko!

  • aldatsaA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Oker ez banago Luberri 18.04 Ubuntu oinarritua zegoen eta 20.04 oinarri bezala Linux Mint hartu zuen lehena izan zen. Linux Mintek ematen du aukera hutsetik hasi gabe bertsio berritzeko. Ondorioz, suposatzen dut Luberrik ere izango duela aukera hori aurrerantzean. Ez dakidana da Ubuntutik Linux Mintera pasatzea posible ote den. Oso antzekoak dira, azken finean Linux Mint Ubuntun oinarritua dagoelako, baina ez dakit. Norbaitek probatu du?