Luberriren 18.04 bertsioa daukat ordenagailu batean eta 20.04-ra eguneratu nahi nuke, baina sistema osoa ezabatu eta berriz istalatu beharrik gabe, ahal dela sistematik bertatik.

Behin azaldu zitzaidan mezu bat bertsio berri bat bazela jakinaraziz, baina ez dakit zer egin nion eta ez dut lortzen berriro ere agertzea. Argibideetan hutsetik instalatzea bakarrik aipatzen da, ez bertsio-berritzea.

/home karpeta aparteko partizio batean daukat. Pistarik? Eskerrik asko!

  • @Alexgabi
    link
    43 years ago

    @aldatsak dioen bezala Luberri 18.04 Gnome Flashback-en gainean eraikita dago eta 20.04 Linux Minten gainean. Hori dela eta nire gomendioa da 20.04 instalatzea 18.04ren gainean. /home aparteko partizio batean edukita instalazioa egitean, partizioen esleipena egiten den unean /home duzun partizioa /homeri esleitu baina formateatu gabe. Dena den komeniko zen aurretik dokumentuen kopia bat egitea ordenagailutik kanpo.

    Dokumentuez gain ezarpenak mantentzen direnez itxura Linux Mint izango da eta ez Luberrirena. Luberri moduan tuneatu nahi baduzu hemen azaltzen da nola. Bestela zure gustura jarri paneal eta appletak, Luberriren aplikazioak mantenduko dira.

  • @PorruMA
    link
    33 years ago

    Aldatsak esan duna hala bada, akaso arazoak eongo dia in naezunakin.

    Ausartu nahibazu, probatu hau terminalean:

    sudo apt-get update
    sudo apt-get upgrade
    sudo apt-get install dist-upgrade
    sudo apt-get dist-upgrade
    

    Hoi da Ubuntun eguneratzeko modu bat, funtzionatu lezake Luberrin.

  • @aldatsaA
    link
    23 years ago

    Oker ez banago Luberri 18.04 Ubuntu oinarritua zegoen eta 20.04 oinarri bezala Linux Mint hartu zuen lehena izan zen. Linux Mintek ematen du aukera hutsetik hasi gabe bertsio berritzeko. Ondorioz, suposatzen dut Luberrik ere izango duela aukera hori aurrerantzean. Ez dakidana da Ubuntutik Linux Mintera pasatzea posible ote den. Oso antzekoak dira, azken finean Linux Mint Ubuntun oinarritua dagoelako, baina ez dakit. Norbaitek probatu du?

  • MirenOP
    link
    13 years ago

    Lortuta 👌 !

    • @aldatsaA
      link
      13 years ago

      Azkenean nola egin duzu?

      • MirenOP
        link
        23 years ago

        @Alexgabi@lemmy.eusk esan bezala. USBa prestatu behar izatea ekidin nahi nuen, baina Ubuntutik Linux Minten oinarrituta egotera aldatu denez, ez naiz ausartu dist-upgraderekin (eta ez dut uste funtzionatuko zukeenik ere!).

  • MirenOP
    link
    13 years ago

    Ondo. Eskerrik asko guztiei azalpenengatik! Ea gehiegi puskatu gabe egiten dudan eta zer moduz dabilen (ordenagailu nahiko zaharra da) 🤞