Hezkuntza eta digitalizazioari buruzko berriak
Kaixo Lemmy-tarrak! Galderatxo batekin nator oraingoan. Uste dut interesgarria izango litzatekeela hezkuntza, nerabeak, digitalizazioa etab. -i buruzko sailtxo bat izatea. Bertan,aurkitzen ditugun berriak, txostenak, legeak, eztabaidak etab. gordetzeko, eta erraz eskuragarri izateko. Zer iruditzen zaizue? Nire zalantza non jarri litzateke. Desazkunde teknologiko taldean egokia litzateke? Beste komunitate bat sortzea nola ikusten duzue? Uste dut komunitate piloa ditugula jada, baina ez dakit erabiltzen gabiltzan…
Beno, norbaitek bere iritzia elkarbanatuko balu, eskertuko nuke!! Oso ondo izan!!


Niri iruditzen zait atal horretan sartzea posible dela. Horrela anitzagoa ere izango da jendeak klik egitean aurkituko duena, ezta?