Desazkunde teknologikoa
!tek_desazkundea
help-circle
rss
  • Miren
  • edit-2
    24 egun
Mugikorrari bateria berritzea
Berriki [@xabi](https://laburrak.balaena.eus/@xabi/)k bere [mugikorra irekitzea lortu duela kontatu du](https://laburrak.balaena.eus/@xabi/statuses/01GH4N75A72N2SF2NS7B9J0GGX) eta horrek berpiztu dit nireari bateria berritzeko asmoa. Samsung Galaxy S8 bat da, 2017an merkaturatuta baina nik berregokitutakoak saltzen dituen horietako webgune batean erosia 2020ean. Mugikorrarekin oso gustora nago eta ez nuke aldatu nahi, baina bateria motz geratu zaio ia hasieratik (aldatu nion, baina ez nuen apenas hobekuntzarik somatu) eta azken aldian egun erdia baino gehiago ozta ozta egiten du, eta apenas erabiltzen ez badut bakarrik. Galdera batzuk sortzen zaizkit: - Modelo honetarako orain erositako bateriak... berriak izango dira, ala apal batean zain egon dira 2017-2018tik? Lehen aldiz bateria aldatu nionean ia alderik ez nabaritzearen azalpen hau irakurri nuen nonbait... Logika du (nire ulermen mugatuan), nahiz eta orain jarri, 5-6 urte baldin baditu bateriak, degradatuta egotea baita ere. Zer uste duzue? Baliteke, ala mereziko du hala ere, orokorrean, bateria aldaketa saiatzea? - Azken aldian denda batera eraman nuen aldaketa egitera. Bateriak kostatzen zuena baina pixka bat gehiagogatik, lana eginda... ez nintzen ausartu nik egitera, atzeko karkasa despegatu eta gero pegatu beharra, sensoreren bat hondatu edo berriz ondo ez jartzeko arriskua etab. Gomendatzen duzue norberak egitea? Edo/eta ezagutzen duzue horrelakoak egiten dituen denda gomendagarririk Donostian? LineageOS jarri nahi diot baita ere, eta bi gauza horiekin (bateria + SE berriarekin) espero dut beste urte pare bat irautea. Eskerrik asko aldez aurretik!
4


Permacomputing
Permakulturan inspiratutako informatikaren ikuspegia, jasangarritasunean oinarrituta.
4

Teknologia munduan denok ez garelako mugarik gabe hazi nahi dugun Startupak
4

Merezi du Adrianek egindako aurkezpena ikustea, gazteleraz bada ere. Gauzak argi uzten ditu, eta politikariei zintzotasuna eskatzen die, gauzak diren bezala esateko. Ezin dugu konponbide faltsuetan sinistu, ez ekonomia berdea, ez hidrogenoa... bikain eta datutan oinarrituz. Bikain.

  • @Luu
  • edit-2
    urte bat
Gailu zaharrei bizitza luzatu
**Zaharkitze programatua** arrazoi ezberdinengatik gertatu daiteke: - Teknikoa: Bateria baten karga kopurua pasa da - Modazkoa: "aifon" berria atera da eta daukadana zaharra geratu da. - Software bidezkoa: erabiltzen dudan hardwareak ez du softwarea soportatzen ( Eguneraketen bidez... ) - Beste bat? Nola aurre egin diezaiokegu holako zaharkitzeei? Adibide bat jarriko dut: Odenagailua zaharrak berrerabiltzeko edo erabiltzen jarraitzeko GNU/Linux [distribuzio arinak](https://itsfoss.com/lightweight-linux-beginners/) erabiltzen
3

Hidro Ttipi - Goiener
*Hidro-Ttipi proiektuaren xedea errota, presa eta egitura hidroelektriko abandonatuak aztertzea da.* [[Aurkezpen bideoa]](https://www.youtube.com/watch?v=CxOZPZrKbbU)

*> Solarpunk mugimendu soziopolitiko, literatura genero eta arte mugimendua da, etorkizuna nola izan litekeen aurreikusten duena, gizateriak egungo erronka nagusiak konpontzea helburu duena, iraunkortasun-arazoak azpimarratuz, hala nola klima-aldaketa eta kutsadurari aurre eginez.*[[wikipedia]](https://eu.wikipedia.org/wiki/Solarpunk) - [[Manifesto]](https://www.re-des.org/un-manifiesto-solarpunk/) - [[Vice]](https://www.vice.com/en/article/wx5aym/solarpunk-is-not-about-pretty-aesthetics-its-about-the-end-of-capitalism) - [[Diario.es]](https://www.eldiario.es/hojaderouter/tecnologia/solarpunk-optimista-contrasta-black-mirror_1_2886923.html)

¿Verde y digital? (cast) - Adrián Almazán
Ekintza Zuzena aldizkarian publikatutako artikulua, bertan digitalizazioaren farsari buruz hitz egiten da, teknologia digitalek planetan daukaten eragina

Desazkunde teknologikoa
!tek_desazkundea

    Krisi klimatikoa, materialen falta, krisi energetikoa… Kolapsora bidean teknologiak aztertzeko txokoa.

    Birziklapena, energia berriztagarriak, burujabetza energetiko/teknologikoa, garapen ekologikoa, zaharkitze programatua…

    Desazkunde teknologikoa?

    Banner eta logoa: https://unsplash.com/photos/EtybYF-pNzI https://www.pexels.com/es-es/foto/internet-conexion-tecnologia-suelo-8720616/

    • 0 users online
    • 3 users / day
    • 3 users / week
    • 3 users / month
    • 5 users / 6 months
    • 12 subscribers
    • 9 Posts
    • 3 Comments
    • Modlog